Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/02/10

Uxoa Anduaga: "Benetan uste duzue euskaldunak ez dugula umorerik edo ez dugula follatzen?"



Uxoa Anduaga "umorelogoa" bisitan etorri zaigu Katxonderstango Errepublikara (elkarrizketa guztia mp3an hemen). Umoreari buruzko elkarrizketa umoretsu bat egiten saiatu gara, eta zergatik ez esan? Lortu dugu!

Euskaldunak geure buruaz dugun uste ustelez hitz egin digu Uxoak: 




Besteak beste, Euskal Telebistako umore saioen bidez indartzen diren estereotipoez eta ideiez ere hitz egin digu Uxoak.

Uxoaren ustez, ETB1en baserriaren inguruan mugitzen den umorea erakusten dute nagusiki, eta askotan euskaldun baserritar ezjakin eta baldarraren estereotipoa indartzen dute. Bideo hau izan liteke horren adibide?
 




Uxoak dio ETB2n, berriz, testuinguru hiritar erdaldun normaldua dela nagusi, eta euskalduna pertsona arraroa dela inguru horretan. Hau izan liteke horren adibide?



Horren harira, El Hormiguero telebista saioko bideoari lotutako inkesta berreskuratu nahi izan dugu. Ze iritzi duzu zuk? 



Beste galdera hauen bueltan ere hitz dugu elkarrizketan:

- Txiste matxista batekin barre egiten duena matxista al da?

- Zein dira Euskal Herrian ditugun tabuak txisteak egiterakoan?

- Alardeari buruz umorea egitea tabua al da Hondarribin?

- Non sortzen dira txisteak?

- Egia al da txiste berberak kontatzen direla mundu osoan, xehetasun batzuk aldatuta?

Jakina, zentsuraz eta autozentsuraz ere aritu gara hizketan, eta botereak ezarritako marra gorriez ere bai, nola ez. Nola ahaztu "Gora Alka-Eta" pankartatxoarekin sortutako zalaparta?


Onena elkarriketa entzutea duzue. Mp3n entzuteko sakatu hemen.



Agur eta umore, Uxoa!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 



Denboraldi honetan, beste hauek ere elkarrizketatu ditugu (sakatu izenaren gainean).


- Oihana Etxebarrieta 
- Nadeth Agirre
- Gaizka Aranguren 
- Lutxo Egia
- Ines Osinaga
- Leire Narbaiza
- Josu Lezameta
- Iraitz Salegi eta Eneritz Arzallus 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina