Santi Leoné bisitan etorri zaigu Katxonderstango Errepublikara, eta iritsi bezain laster jakin dugu prest dagoela Euskal Herriko Betaurrekodunen liderra izateko (elkarrizketa guztia mp3an hemen).
Betaurrekodunen aldeko diskurtsoa oso barneratuta dauka, agerian denez:
Santiren iraganean arakatu dugu, eta Santi Leonéren barruko hamaika santiak aztertu ditugu: Santi potoloa, lizun fama duena, telebistako lehiaketa irabazi zuena, barruan haurrik ez duena...
Kontu pertsonalak haizatzeaz gain, proposamen intelektualak ere egin ditu Santik. Adibidez, zer egin beharko genuke igogailuetako elkarrizketak interesgarriagoak izateko?
Halako batean, argia joan zaigu, eta ilunpetan geundela Santik bere alde basatia atera digu...
Batzuetan, billabesan sartu, eta, 2 behatz luzatuta, bi txartel eskatzen ditut ahapeka, euskaraz, euskara inposatzeko #WallkingOnTheWildSide— Santi Leoné (@ororostorm) 2016(e)ko otsailak 18
Baina ez al zuen "zeneritzokete" erabili ikasleei "zokete" esateko?
#WalkingOnTheWildSide traolaren erretolika ez da makala:
Batzuetan, futbola ikustean, "hori jokoz kanpo izan da" egiten dut oihu, eta bertzeei begiratzen diet ea asmatu dudan #WalkingOnTheWildSide— Santi Leoné (@ororostorm) 2015(e)ko maiatzak 16
Wasapeko mezuen akaberan puntua paratzen dut #WalkingOnTheWildSide— Santi Leoné (@ororostorm) 2015(e)ko azaroak 25
Zenbaitetan, %100 kotoizkoak ez diren kaltzontziloak janzten ditut, hankartea egosteko beldurrik gabe #WalkingOnTheWildSide— Santi Leoné (@ororostorm) 2015(e)ko otsailak 24
- Big Bang gertatu zenean Jaime Ignacio Del Burgo zuzeneko lekukoa izan zen?
- Lehenengo euskal dinosauroak zortzi euskal abizen zituen?
- Duela 80 amama Auzitegi Neolitikoak dena ETApuerca zela esaten zuen?
- Duela 80 amama lehenengo euskal amama Tele5 ikusten hasi zen?
- Ze lerroburu atera zuen Diario de Navarrak Orreagako guduaren ostean?
- Franco zergatik ez zen franquista?
Erantzunak entzuteko, Oiartzun Irratiaren webgunera jian eta elkarriketa entzun beharko duzue. Mp3n entzuteko sakatu hemen.
Agur eta umore, Santi!
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kitto
Denboraldi honetan, beste hauek ere elkarrizketatu ditugu (sakatu izenaren gainean).
- Oihana Etxebarrieta
- Nadeth Agirre
- Gaizka Aranguren
- Lutxo Egia
- Ines Osinaga
- Leire Narbaiza
- Josu Lezameta
- Iraitz Salegi eta Eneritz Arzallus
- Uxoa Anduaga
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat