Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/02/16

... eta Hego Euskal Herria eta Ipar Euskal Herria urak banatuko ditu


Euskal apokalipsia ote dator?

Hemendik 10-12 urtera, gorabehera sismiko batzuen ondorioz, Iberiar Penintsula Europatik bereizi egingo da, eta irla bihurtuko da. Horren ondorioz, Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herria geografikoki bereizi egingo dira, eta itsasoa izango dute tartean.

Hori guztia gezur handia baino ez da, baina kalean zebiltzan batzuei sinestarazi diegu egia dela. Zer esan dute? Inportako al zitzaien?

Kale inkestan bildutakoak Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" saioan izan ditugu hizpide. Saioa entzun nahi baduzu, hementxe duzu. Bertatik jaitsi edo edo on-line entzun dezakezu: 




Aitortza: Fikziozko egoera hori Jose Saramagoren "A jangada de pedra" eleberritik "ekarri" dut. Goiko argazkia, berriz, "Viajando pela Jangada da Vida" blogetik. 

Egiaz edo gezurraz harago, mugak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto


"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina