Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/01/12

Jozulin Katxonderstanen: "Lagun batek dio euskal gatazka amaituko dela Athletic bigarren mailara jaisten denean"


Josu Lezameta "Jozulin" Katxonderstango Errepublikara etorri zaigu, eta hamaika hitzezko txio utzi dizkigu: atera diogun gai bakoitzari erantzun zehatz eta biribila eman digu.  

Elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean duzue. Mp3n entzuteko sakatu hemen.

Besteak beste, euskal gatazkaren amaiera noiz etorriko den iradoki digu:




Bizkaiko "panorama politiko-sozialaz" beste batzuk ere bota ditu:
 
- "Bizkaitarrek, oro har, fatxa bozkatzen dute. Hori hala da".

- "Athleticek baditu erlijioak dituen ezaugarri asko: infalibilitatea, ez ulertzea hortik kanpo egotea...".
 
Jozuk erakutsi digu sekulako gaitasuna duela edozeri buruz umore ukitu bat emateko, adibide honetan ikusten denez:

Kontu ugari izan ditugu hizpide, eta, esan bezala, guztietan egin digu ekarpen interesgarririk. Hona hemen Josuk esandako batzuk:

 - "Marten bizi naizela esatea eta umearen aurpegia jartzea jolas baten modukoa da, baina errealiatetik distantzia hartzeko modua ere bada". 
  
- "Nire txioak buruan dauzkadan pentsamenduen oso bertsio suabeak dira. Sarritan gogoa duzu "boutade tremendo" bat botatzeko, baina tira!".

Teknologia berrien erabileraz ere hitz egin digu Josuk, eta aholku hau eman digu:



Dena dela, txio honek ekarri du sokarik luzeena...

Izan ere, txio horren harira Patxi Martinez de Lizeaga jaunak deitu digu, eta Josu txakurreraz hausnartzen hasi zaigu: 



Euskararen etorkizun katastrofikoaz ere hitz egin digu Josuk, baina gomendio bat, lagunok: onena elkarrizketa entzutea duzue. Merezi du!

Mp3n entzuteko sakatu hemen.



Agur eta umore, Josu!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 



Denboraldi honetan, beste hauek ere elkarrizketatu ditugu (sakatu izenaren gainean).


- Oihana Etxebarrieta 
- Nadeth Agirre
- Gaizka Aranguren 
- Lutxo Egia
- Ines Osinaga
- Leire Narbaiza 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina