Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/01/19

Aurrerantzean Errekarotz ez da herri txiki euskaldun eta aspergarria izango


Soka luzea ekarri du Lekarotzen (Nafarroa Garaia) egin nahi dituzten hirigintza aldaketa guztiek.


[Berrian argitaratutako artikuluaren pasartea da. Artikulua irakurtzeko, sakatu hemen] 

Errekarotzen ere anbio handiko hirigintza proiektu bat dute eskuartean: 550 etxebizitza, spa gunea, kasinoa, luxuzko hotela, dinosauroen parke tematikoa... Eta zezen plaza bat!

Lekarotzen ez bezala, Errekarotzen ez da inolako kontrako iritzirik piztu, eta herritarrek begi onez hartu dute hirigintza proiektua.

Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" irratsaioko lankideak Errekarotzen egon gara, eta herritarren nahiz kanpotarren iritziei tartetxo bat eskaini diegu. Honatx irrati emankizuna (zazpi minutu pasatxoko iraunpena du): 




Egiaz edo gezurraz harago, herri txiki euskaldunak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto


"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina