Leire Narbaizari esan diogu oparirik ez genuela behar, eta hara zer ekarri digun! Ezkortasun bola handi-handi bat (goiko argazkikoa)! Zertarako behar dugu halakorik Katxonderstango Errepublikan?
Elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean duzue. Mp3n entzuteko sakatu hemen.
Paquirrin, "fooballa", Txikarrona del Norte, Masielen "La, la, la", "Kafea eta madalena"... Barre algaraka pasa dugu elkarrizketaren lehen zatia.
Barre algaratik gogoetara
Eta, orduan, barreen zirimolan, galdezka hasi gara: Zergatik ez gaude ohituta emakume bat barre algaraka ikusten? Emakumeek zergatik ezkutatzen dute eskuaz barre txikiena ere?
Gogoetatik ezkortasunera
Gazte hizkeraz eta euskañolaz ere barre egiten dugu askotan, eta Ane Badiola irakasleari esker gazteek erabili ohi duten espresio batzuk ezagutu ditugu: "Aaamote!", "a lo", "too txungo", "terminatu", "Motxilaren judoa"...
Leireri "ke fu me pa" gustatu zaio gehien...
Ezkortasunetik etsipenera?
Eta, panorama horrekin, ez da harritzekoa "tóo perdituta" gaudela onartzea.
Baina ez pentsa! Leirek erakutsi digunez, ezkortasunak ez du ezinbestean etsipena ekarri behar. Halaxe esan digu, bukatzeko: "Oso ezkor nago, baina oso gerrera ere bai!".
Onena elkarrizketa entzutea duzue. Merezi du!
Mp3n entzuteko sakatu hemen.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kitto
Denboraldi honetan, beste hauek ere elkarrizketatu ditugu (sakatu izenaren gainean).
- Oihana Etxebarrieta
- Nadeth Agirre
- Gaizka Aranguren
- Lutxo Egia
- Ines Osinaga
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat