2015/11/25
Zenbat Ines Osinaga daude? Sartu ote dira denak Katxonderstanen?
Katxonderstango Errepublikan tokia egin diegu Ines Osinaga guztiei, eta apur bat harrituta geratu gara Ines Osinaga bakarra etorri zaigunean.
Elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean duzue mp3n.
Ines bakarra da? Gehiago al dira? Zenbat dira guztira? Hori ez digu argitu Ines bozeramaleak, baina esan digu une honetan Ines guztiak bere baitan aztoratuta dabiltzala.
Guk Ines batekin baino gehiagorekin hitz egin dugu, eta matroska baten aurrean bageunde bezala egon gara: Ines batetik beste Ines bat atera zaigu, eta Ines horretatik beste bat, eta...
Ines guztietatik bi hauek nabarmendu nahi ditugu:
Ines kantaria
Terrorista dela leporatzen diotenean kantuan erantzuten duena. Ona!
Mikrofonoa hartu eta "putasemea" lotsarazten duena
Bartzelonan, kontzertu batean, oholtzatik jaitsi zenean, mutil batek dirua sartu zion eskotean, eta...
Eta beste Ines asko ere badaude, zein baino zein autentikoagoa eta maitagarriagoa: ardi beltza, katuzalea, Gose Gaztea gustuko duena, Patxi Martinez De Lizeaga jaunari soseguz erantzuten diona, batere aurrezten ez duena, kokiltzen dena, probokatzen duena eta beste hamaika! Ines guztiak dira autentikoak eta maitagarriak!
Denak hortxe dituzue, Oiartzun Irratian egindako elkarrizketan (mp3an).
Agur eta umore, Ines!
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kitto
Denboraldi honetan, beste hauek ere elkarrizketatu ditugu (sakatu izenaren gainean).
- Oihana Etxebarrieta
- Nadeth Agirre
- Gaizka Aranguren
- Lutxo Egia
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat