Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/11/12

Lutxo Egiak Katxonderstanen bete du bere ametsa: Guardia Zibil batekin euskaraz aritu da!


Lutxo Egia Katxonderstango Errepublikan izan da, eta uda partean egindako performantzearen berri eman digu: 31 egunez euskara hutsean bizi izan da Bilbo aldean, gaztelaniarik erabili gabe. Elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean duzue mp3n.

Lutxok Guardia Zibilaren kontrol batean amaitu nahi zuen performantzea, baina ez zen kontrolik izan... gaur arte! Katxonderstanen, Guardia Zibilak Lutxo Egia eta Mirari Martiarena geratu dituela antzeztu dugu. Lutxok euskaraz egin al die?


  

Beste egoera batzuk ere antzeztu ditugu: 

- 87 urteko bizilagunarengana (erdaldun peto-petoa eta gorra) errieta egitera joan zenekoa.

- Mediku noentiendotar batekin izandako elkarrizketa, tentsioz betea.

Eta hilabete horretan nola moldatu ote da Lutxo amarekin, amak euskara zipitzik ez badaki? Guk horrela irudikatu dugu:



Barre asko egin dugu, baina, ez pentsa, performantzean umorea ez ezik gogoeta ere badago. Hara zer esan digun Lutxok, besteak beste:

- "Ni diot ez dagoela euskaldunik, ez dagoela 24 orduz bizi den euskaldunik. Ni, adibidez, ez naiz euskalduna. Ni transeuskalduna naiz. Euskara jakin badakit, eta eguneroko bizitzan euskaratik beste hizkuntza batera pasatzen naiz".

- "Oso gustuko dut Lorea Agirreren esaldi hau: «Auzia ez da izan ala ez izan. Nolako edo halako izan. Kontua ez da hori. Kontua ekitea da. Egitea. Egiten duguna gara. Izatea egitea da».

Egiten duguna bagara, zer ote gara gu?

Elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean daukazue, mp3an. Sakatu hemen. 



Agur eta umore, Lutxo!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 



Denboraldi honetan, beste hauek ere elkarrizketatu ditugu (sakatu izenaren gainean).


- Oihana Etxebarrieta 
- Nadeth Agirre
- Gaizka Aranguren

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina