Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/11/04

Euskarazko aditzak erraz-errazak dira, eta hemen dago froga zientifikoa



Hedabideetan oihartzun handirik izan ez duen arren, zalaparta handia sortu du Euskarazko Aditzak Sinpletzeko Herri Ekimenaren eskaerak: Euskaltzaindiari eskatu diote aditz sistema aldatzeko eta sinpleagoa izango den sistema bat sortzeko.

Baina hain zailak dira aditzak euskaraz? Niezaiokeen, zatzaizkio, zekarkion, zakizkit... Egia ote da euskaldun askok ez dakitela aditz horiek zuzen erabiltzen?

Arantxa Idiederri apustua bota diot: Baietz kalean harrapatzen duen lehenengo euskaldunak ZAKIZKIT aditzarekin esaldi zuzena bota! Arantxak dio ezetz. Nork irabaziko du apustua?

Euskarazko aditzak erraz-errazak dira, eta hemen dago froga zientifikoa:



Egiaz edo gezurraz harago, euskarazko aditz sistema dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina