Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/11/17

Estimatzen al dugu euskaldunok mediku euskalduna izatea?


Estimatzen al dugu euskaldunok mediku euskalduna izatea? Barneratu al dugu "mediku euskalduna = mediku txarra" mitoa?

Ezpeletan, ekintza ugari egin dituzte mediku euskalduna lortzeko: elkarretaratzeak, sinadura bilketak, boikoterako deiak...

Azkenean, lortu dute mediku berria euskalduna izatea, baina pazienteek estimatuko al dute euskalduna izatea?

Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" irratsaioak eskatuta, Ezpeletako Osasun Etxean egon naiz, eta hango pazienteekin mintzatu naiz. Zer iritzi ote dute euskaldunek mediku berriari buruz?

Hortxe duzu irrati emanaldia: 



Egiaz edo gezurraz harago, mediku euskaldunei buruzko mitoak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto


"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina