Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/10/22

Probokazio matxisten gainetik, Oihana Etxebarrietak Txanomoretxoren ipuina kontatu digu




Oihana Etxebarrieta Katxonderstango Errepublikan izan da, eta morez pintatu digu elkarrizketa osoa. Patxi Martinez de Lizeaga jaunari pazientziaz eta umore onez erantzun dio, eta hori ez da meritu makala! Irain eta probokazioen artetik onik irten da Oihana.

Gainera, estereotipo sexistarik gabeko ipuina kontatu digu: Txanomoretxo. Hori biziki eskertuko du Txanogorritxok. Izan ere, ez al da garaia ipuin sexistak, beldurgarriak eta atzerakoiak alde batera utzi eta ipuin berriak sortzeko?




Zoritxarrez, gure saioan bada Otsoa baino gaiztoagoa den pertsona bat: Patxi Martinez de Lizeaga jauna, Euskal Herriko Alderdi Fatxako eleduna. Hondarribikoa izatea ez omen da nahikoa Alardeaz hitz egiteko.
 



Alardearekin lotuta, beste galdera hauek ere bota dizkiogu: Badago bizitza intelijenterik plastiko beltzen atzean? Zer iruditzen hirugarren alardearen ideia?

Nolanahi ere, tentsio handiena epaile izateko oposaketen kontuak sortu du. Egia al da oposaketa horretan halako galderak daudela?



Elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean daukazue, mp3an. Sakatu hemen. 



Agur eta umore, Oihana!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
  


"Ongi etorri Katxonderstanera!" saioko gainerako elkarrizketak ikusteko, sakatu hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina