Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/10/08

Nadeth Agirrek mehatxu terroristei aurre egin eta #JarriPotorruaErdin traolaren jatorria azaldu digu



Inoiz ez bezalako tentsio giroa izan dugu Katxonderstango Errepublikan, Nadeth Agirre Orioko nesken traineruko patroiaren bisita dela eta. Izan ere, erakunde terrorista batek mehatxu egin digu, eta azken unea arte zalantza izan dugu Nadeth elkarrizketatu edo ez.

Hona hemen Txiklea Ta Askatasuna erakunde terroristak egindako mehatxua:





Horrez gain, misterio handi bat ere argitu digu: Nondik dator #JarriPotorruaErdin traola?



  

Arraun munduko beste espresio batzuk azaltzeaz gain, garai bateko eta egungo arrauna alderatu dugu: prestaketa, giroa, emakumeen garrantzia, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasunak... 

Sekulako ustekabea ere eman diogu: mundu paralelo batera eraman dugu, eta han Oriok Kontxako bandera irabazten zuela sinestarazi diogu! Ia negar malkotan jarri dugu emozioaren emozioz!

Katxonderstango Errepublikako itsaso bizian harat-honat ibili zaigu Nadeth, baina azkenean onik atera da.
 
Elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean daukazue, mp3an. Sakatu hemen.

Agur eta umore, Nadeth!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
  


"Ongi etorri Katxonderstanera!" saioko gainerako elkarrizketak ikusteko, sakatu hemen.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina