Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/10/13

Internazional erroristaren manifestu bukatugabea. Lagunduko idazten?


Arrakasta handia izan dute goiko argazkiarekin Facebooken eta Twitterren zabaldutako mezuek, baina badut pena handi bat: manifestua ez dago euskaraz.

Eta, egia esateko, "errore" eta "errorismo" hitzek hitz joko asko egiteko aukera ematen dute, mezu hauetan ikusten denez.



Erori, eroriz, erortzen, erorketa...

Errotik, errora, errotu...

Eroa, erotu, erokeria...

Angel Errok ere izango du zer esana...


Aukera ugari, ezta?

Manifestua euskarara egokitzen hasiko naiz. Lagunduko osatzen? Esaldi bat bidaliko? Dagoeneko baditugu esaldi batzuk:


INTERNAZIONAL ERRORISTA
Manifestua

1.- Denok gara erroristak.

2.- Errorismoaren oinarrian errorea dago.

3.- Errorismoa okerreko posizionamendu filosofikoa da. 

4.- Erokerian eta erotismoan ere badira erroreak, baina horrek ez du esan nahi erokeria eta erotismoa errorismoa direnik.

5.- Errorismoaren sustatzaile nagusia Angel Erro da.

6.- Errorismorik ez dago errorerik gabe, eta erroreak eginez ikasten da errorista izaten.

7.-  Errorean errotuta daude gure erroak, bazter batean errotzen dizkidanean. 


Auzolanean ari gara! Esaldi bat bidaltzea nahikoa da.
Twiterren #InternazionalErroristaEuskaraz traola sortu dut. Bestela, ekarpenak posta elektronikoz bidal ditzakezu: martinkitto3@gmail.com. Facebooken ere idatz dezakezu.

@Inasito1 txiolariak nomenklatura errorista berria ere proposatu digu:

- ETA: Errorismoa Ta Askatasuna.

- EAJ: Errorismoaren Alderdi Jeltzalea.

- PSE: Partido Socialista Errorista.

- EAE: Euskal Autonomia Errorista.

- EH: Erroristaren Herria.

- EA: Erroristaren Alkartasuna.

- EAE: Erroristaren Abertzale Ekintza.

- EHE: Erroristaren Herrian Euskaraz.

- ERRORENAI: Erroristen gazte erakundea.

Errorea al da hau horrela proposatzea? Er(r)okeria ote? Zer dio Eskorbutok?


Egiaz edo gezurraz harago, errorismoa dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
  








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina