Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/10/06

Fred Berruetek Realari buruzko mezu satanikoak zabaltzen ditu?


Fred Berruetek hilabeteak daramatza "Hitz eta Putz" irratsaioan musika taldeei buruz hizketan, baina orain arte inor ez da jabetu Fredekin batera beste norbaiten ahotsa ere entzuten dela irratian jarduten duenean.

Pertsona baten ahotsa da? Mamu baten ahotsa da? Ahots satanikoa? Zer esaten du? Kasu egin behar al zaio? Zer daki honetan guztiaz Fred Berruetek?

"Hitz eta Putz" irratsaioan ez dauzkagu galdera horien erantzun guztiak, baina zerbait behintzat argitu dugu: ahots horrek Realaren partiden emaitzak ematen ditu... PARTIDAK JOKATU AURRETIK! 



Ez duzu gauza askorik ulertu, ezta? Bada, onena entzutea izango duzu. 

Gustua baduzue, hementxe duzue Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" irratsaioan egindako kontakizuna:



Egiaz edo gezurraz harago, mezu satanikoak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina