Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/09/14

IKEAren ondoan Baiona Crosfit Center ireki dute



Asko hitz egin da Baionan IKEA ireki izanaz, eta horrek zabaltzen duen jendarte ereduaz eta balioez, baina ez da askorik hitz egin IKEAren ondoan ireki berri duten beste gune bati buruz. Entzun duzue Baiona Crossfit Center ireki dutela?

Crossfita etenik gabeko entrenamendu fisikoa egitean datza: atseden hartzeko denborarik gabe, halterofilia, jauziak, korrika egitea eta beste esfortzu fisiko ugari egi behar izaten dira. Dena diziplina militar zorrotz-zorrotzarekin, gainera.

Hona hemen crossfit gune bateko bideoa:





Hain zuzen ere, crossfitak duen kutsu militar kritikatu dute hainbat taldek. Thierry Bizkarrondo Baiona Crossfit Centerreko zuzendariak errotik gaitzetsi ditu halako kritikak.


"Horiek pitokeriak dira. Militarren gauzak egiten ditugulako, militarren jantziak erabiltzen ditugulako, militarren diziplina ezartzen dugulako... Horregatik bultzatzen dugu militarismoa? Ez ditut halako argudioak ulertzen".


Nolanahi ere, horiek ez dira izan kritika bakarrak. Talde feminista batzuek ere kritikak egin dituzte, Baiona Crossfit Centerrek matxismoa sustatzen duelako. Horren aurrean ere irmo hitz egin du Thierry Bizkarrondok:

"Emakumeak IKEAn sartuko dira, armairu, mahai edo dena delakoak begiratu eta erostera, eta gizonezkoak horrelako gauzekin aspertu egiten direnez (eta, azken batean, halako kontuak gizonezkoentzat ez direnez), bada, ariketa fisiko militarra egitera etorriko dira".

Lan banaketa besterik ez da: emakumeak erostera, eta gizonezkoak kirola egitera. Nor bere tokira: emakumea IKEAra eta gizonezkoa gorputza lantzera. Garai batean bezala, emakumeak etxeko andre, eta gizonezkoak soldadu".


Baiona Crossfit Centerren inaugurazio ekitaldiaren berri eman dut Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" saioan. Zuzeneko emankizuna da, eta barka "akats teknikoak", baina tentsio handia bizi izan dugu. 

Gustua baduzue, hementxe duzue kontakizuna:




Egiaz edo gezurraz harago, militarkeriak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina