Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/09/22

Hondarribian emakumerik gabeko alardea aterako dute datorren urtean


Alardeen saltsa ez da berehalakoan amaituko. Izan ere, datorren urtean inoiz baino urrutiago egongo gara alarde bakarra egitetik. Eta bi ere ez dira izango. Hiru alarde izango dira Hondarribian! Gizonezkoez soilik osatutako kolektibo batek emakumerik gabeko alardea antolatu du: emakumeei ez diete utziko parte hartzen, ezta kantinera izateko ere.

Izenik eman nahi izan ez duen pertsona batek, besteak beste, arrazoi hau eman du alardean emakumerik ez onartzeko:


Guk irakurketa hau egiten dugu: hondarribitarrak nazka-nazka eginda daude gatazka honekin. Eta badakigu gatazka emakumeek sortu dutela: batetik, alardean ere parte hartu nahi duten emakumeak daude, eta, bestetik, kantinera izateko edozer gauza egiteko prest dauden emakumeak daude. Hori nola konpondu? Emakumeak kenduta! Ziur gaude jende askok bat egiten duela ideia horrekin.


Ildo berean, beste hau ere gaineratu du:


Argi dago gatazkarik ez zegoela emakumeak alardean sartu ziren arte. Eta, orduan, betiko gertatu da: emakumeak sartu ziren, eta arazoak sortu zituzten. 

Gu matxistak? Alarde Tradizionalekoak dira matxistak! Ez al da matxista emakumeak kantinera bakarrik izatea? Horiek dira matxistak! Gu beste maila batean gaude.



Albistea esklusiban eman dut Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" irratsaioan. Zuzen-zuzenean alarde berriaren antolatzaile batek hitz egin digu.


Gustua baduzue, hementxe duzue kontakizuna:



Egiaz edo gezurraz harago, alardeak eta matxismoa daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina