Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/09/24

Gaizka Aranguren Katxonderstanen izan dugu, eta Oiartzun Nafarroan dagoela esan digu



Gaizka Aranguren Katxonderstango Errepublikan izan dugu, eta hara zer esan digun: "Oiartzun Nafarroan dago". Baina zer motatako GPSa du Gaizkak?

Gai hori argituta, telebistan biluzik atera zenekoa ere kontatu digu Gaizkak. Pasadizo honi "Esos bichitos inoportunos" izena jarri diogu. Zergatik? Entzun, entzun...



Gainerakoan, beste gai batzuk ere izan ditugu hizpide Gaizkarekin.

1. Orborne zezenak

Egia al da Gaizka Osborne Zezenen Biktimen Elkarteko lehendakari izan zitekeela? Ze meritu egin du, ba, halako kargua eskuratzeko?

Osborne zezena Espainiaren ikur bihurtu zen, Gaizkaren pasadizoaren ondoren. Kasualitatea?

Galdera horri erantzuteko, Gaizkak 1987ko uztailaren 10eko pasadizo hau kontatu digu: 






2. Intsumisioa eta espetxealdia

Adarkaden zauriek ez zioten balio izan soldadutzatik libratzeko, eta Gaizkak intsumisioaren bidetik jo zuen. Espetxealdiaz ondorio hau atera zuen: "Ikuspuntu surrealista batetik, anekdota pila hat daude".

Tenis pilota bat espetxetik nola "askatu" zuen ere kontatu digu:



"Asier ETA biok" filmaz ere hitz egin digu Gaizkak. Anaia da protagonista pelikulan, eta fama horrek Asierri eta familiari kalte egin al zion galdetu diogu.

Jakina, egokiera politiko honetan Katalunia ere izan dugu hizpide. Ba al zenekiten Gaizkak badakiela katalaneraz hitz egiten? Hauteskundeak egiteko egun gutxi falta direla, Euskal Herri askea nahi dutenentzat zer emaitza komeni den aztertu digu. 

Eta, bukatzeko, 2040. urtera joan zaigu, eta hango egoera zein den azaldu digu:

- Egongo al da euskal prentsa idatzirik? Are gehiago, egongo al da prentsa idatzirik?

- Gure Esku Dago ekimena desagertuta egongo al da? Helburuak lortuta izango al ditu?

- Zine aretoetan ikusgai egongo al dira "Orreaga 778" edo "Nafarroa 1512" pelikulak? Hollywoodeko superekoizpenak izango al dira?

- Gaizkak oiartzun handia izan zuen artikulu bat idatzi zuen 2014ko urtarrilean: "Aitatxi, aita, Asier eta Laurok" (irakurri hemen). Zein izango da familia horren hurrengo belaunaldiaren egoera 2040an?

"El español".

Elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean daukazue, mp3an. Sakatu hemen.


Agur eta umore, Gaizka!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
  


"Ongi etorri Katxonderstanera!" saioko gainerako elkarrizketak ikusteko, sakatu hemen.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina