Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/08/11

Hiri kondairak Euskal Herrian (X): Igeldoko funikularrera joan nahi zuen turista


Ingelesez, AFOAF esaten omen zaie (A Friend Of A Friend), eta lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira (Lagun Baten Lagun Batek). Benetakoak balira bezala zabaltzen dira, eta Euskal Herrira ere iritsi dira.

Oraingoan, Donostian gertatu omen den istorio bat dakarkizuet. 

Igeldoko hotelean ba omen zegoen Ingalaterrako emakume edadetu bat. Entzuna zuen Donostiara jaisteko tren bat bazegoela eta oso polita zela. Funikularraz ari zen, jakina.





Harrerara joan eta hoteleko langileari galdetu zion nora joan behar zuen tren hori hartzera. Antza denez, ez zituen argibideak behar bezala ulertu eta funikularrera joan beharrean Igeldoko jolas parkeko Mendiko Trenera joan zen ("Montaña Suizara").




Berehala hotelera itzuli zen, ileak nahastuta eta erabat aztoratuta, trena Donostiara ez zela jaisten esaten. 

Pasadizoa bi hedabidetan behintzat argitaratu da: Garan eta El Paisen.

Garan, 2012ko abuztuaren 8an argitaratu zuten pasadizoa, Igeldoko jolas parkearen eta funikularraren 100. urteurrenarekin bat. Pasadizoa Antxon Zendoia Mendiko Treneko langilearen ahotik dago kontatua.


 Istorioaren protagonista ez da emakume edadetua, gizonezko bat baizik.
Artikulu osoa bistaratzeko, sakatu hemen.


El Paisen, berriz, egun batzuk geroago argitaratu zuten; 2012ko abuztuaren 25ean, hain zuzen. Pilar Pascual zuzendaria da istorioaren kontatzailea.


Protagonista Ingalaterrako emakume edadetua da, bertsio gehientsuenetan bezala.
Artikulu osoa bistaratzeko, sakatu hemen.


Halako istoriorik badakizu, estimatuko nuke bidaltzea, hemen zabalkundea emateko. Posta elektroniko hau dut: martinkitto3@gmail.com. Bestela, Twitterren ere aritzen naiz, eta #hirikondairak erabil dezakezu. 

Orain arte hauek bildu ditugu (sakatu izenburuaren gainean):

- Hiri kondairak Euskal Herrian (IX): Franco eta ETA

- Hiri kondairak Euskal Herrian (VIII): Hondartzan lapurtu eta gerora damutu den emakumea

- Hiri kondairak Euskal Herrian (VII): Euskal euroa 

- Hiri kondairak Euskal Herrian (VI): Pultserak egiteko gomatxoek minbizia sortzen dute

- Hiri kondairak Euskal Herrian (V): Katxondina 

- Hiri kondairak Euskal Herrian (IV): errumaniar arriskutsuak perfumez armaturik 

- Hiri kondairak Euskal Herrian (III): alkoholemia kontrolak oinezkoei

- Hiri kondairak Euskal Herrian (II): Umeak bahitzen dabiltza

- Hiri kondairak Euskal Herrian (I): GORA ETA BEHERA GABILTZA 

Info7 irratian ere aritu nintzen istorio hauei buruz hitz egiten. 15 minutuko hiru saio izan ziren. Horren gaineko informazioa hemen duzu.

Egiaz edo gezurraz harago, hiri kondairak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
 






Oharra: Goiko argazkia Donostiako paseoen berri ematen duen webgune honetatik atera dut.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina