Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/08/05

Hiri kondairak Euskal Herrian (IX): Franco eta ETA


Ingelesez, AFOAF esaten omen zaie (A Friend Of A Friend), eta lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira (Lagun Baten Lagun Batek). Benetakoak baliara bezala zabaltzen dira, eta Euskal Herrira ere iritsi dira. Are gehiago, hemen bertan gertatu balira bezala zabaltzen dira. Nolabait, euskalherriratu egin ditugu. 

Oraingoan, txiste bat bailitzan zabaldu den istorio bat dakarkizuet.


ETA lehen ekintza armatuak egiten hasi zenean, Francok erabaki zuen ETAren aipu oro ezabatzea. Horren ondorioz, lege berri bat jarri zuten indarrean. Lege berriaren ondorioz, -eta amaiera zuten herrien izenak aldatu egin zituzten, eta -eta atzizkiaren ordez del Caudillo jartzea erabaki zuten.

Beraz, Elgeta Elga del Caudillo bihurtu zen.

Beraz, Legorreta Legorra del Caudillo bihurtu zen.

Beraz, Amézqueta Amezca del Caudillo bihurtu zen.

Beraz, Abalcisqueta Abalcisca del Caudillo bihurtu zen.

Anoetara iritsi zirenean, legea aldatu zuten.


Hilabeteak pasa ditugu ikertzen, eta ez dugu lege horren zantzurik aurkitu. Ezkutupean gorde ote dute? Txiste hutsa ote da?

Twitterren esan didate Lazkao Txikiren liburu batean jasota dagoela pasartea.



Halako istoriorik badakizu, estimatuko nuke bidaltzea, hemen zabalkundea emateko. Posta elektroniko hau dut: martinkitto3@gmail.com. Bestela, Twitterren ere aritzen naiz, eta #hirikondairak erabil dezakezu. 

Orain arte hauek bildu ditugu:

- Hiri kondairak Euskal Herrian (VIII): Hondartzan lapurtu eta gerora damutu den emakumea

- Hiri kondairak Euskal Herrian (VII): Euskal euroa 

- Hiri kondairak Euskal Herrian (VI): Pultserak egiteko gomatxoek minbizia sortzen dute

- Hiri kondairak Euskal Herrian (V): Katxondina 

- Hiri kondairak Euskal Herrian (IV): errumaniar arriskutsuak perfumez armaturik 

- Hiri kondairak Euskal Herrian (III): alkoholemia kontrolak oinezkoei

- Hiri kondairak Euskal Herrian (II): Umeak bahitzen dabiltza

- Hiri kondairak Euskal Herrian (I): GORA ETA BEHERA GABILTZA 

Info7 irratian ere aritu nintzen istorio hauei buruz hitz egiten. 15 minutuko hiru saio izan ziren. Horren gaineko informazioa hemen duzu.

Egiaz edo gezurraz harago, hiri kondairak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
 




Oharra: Goiko argazkia "Diktadura frankistaren finkapena eta krisialdia" webgunetik atera dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina