Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/07/28

Badatoz... Badatoz... Badatoz hiri kondaira gehiago!


Badatoz... Badatoz... Badatoz hiri kondaira gehiago! Laster blog honetan bertan, inora joan behar izan gabe! Abuztuaren lehen astetik aurrera izango dituzue irakurgai.

Ez dakizula zer diren "hiri kondairak"? Ingelesez, AFOAF esaten omen zaie (A Friend Of A Friend), eta lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira (Lagun Baten Lagun Batek). Benetakoak baliara bezala zabaltzen dira, eta Euskal Herrira ere iritsi dira. Are gehiago, hemen bertan gertatu balira bezala zabaltzen dira. Nolabait, euskalherriratu egin ditugu. Orain arte hauek bildu ditugu:

- Hiri kondairak Euskal Herrian (VII): Euskal euroa 

- Hiri kondairak Euskal Herrian (VI): Pultserak egiteko gomatxoek minbizia sortzen dute

- Hiri kondairak Euskal Herrian (V): Katxondina 

- Hiri kondairak Euskal Herrian (IV): errumaniar arriskutsuak perfumez armaturik 

- Hiri kondairak Euskal Herrian (III): alkoholemia kontrolak oinezkoei

- Hiri kondairak Euskal Herrian (II): Umeak bahitzen dabiltza

- Hiri kondairak Euskal Herrian (I): GORA ETA BEHERA GABILTZA 

Info7 irratian ere aritu nintzen istorio hauei buruz hitz egiten. 15 minutuko hiru saio izan ziren. Horren gaineko informazioa hemen duzu.

Baten batek hiri kondairarik kontatzen badizu edo edozein bidetatik halakorik iristen bazaizu, bidali mezua posta elektronikoz martinkitto3@gmail.com helbidera edo Twitter bidez @martin_kitto helbidera. 

Estimatuko dizut.

Egiaz edo gezurraz harago, hiri kondairak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
 


Oharra: Argazkia RTVE.es webgunetik atera dut. "Toda la verdad sobre el cotilleo" dokumentalaren aipamena egiten dute bertan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina