Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/06/19

Ongi Etorri Katxonderstanera! Bukatu da lehenengo denboraldia


Duela bederatzi hilabete ekin genion Mirari Martiarenak (@MiraririMirari) eta biok bizipozaren hazia ereiteari, eta hamasei lore eder hazi zaizkigu.

Gure helburua, irratsaio dibertigarria eta umoretsua egiteaz gain, zer pentsatua emango zuten ideia batzuk botatzea ere bazen. Eskerrik asko hamaseikoteari!

Denboraldiko azken saioan, hamaseien esanak laburbildu ditugu, eta telefonoz haietako batzuekin hitz egin dugu.

- Jon Garañok Goya sarietan Wert ministroari entzundakoak kontatu dizkigu, eta Altzoko erraldoiari buruzko pelikularen proiektuaz ere hitz egin digu.

- Imanol Epeldek Etxepare Rap proiektuaren agurra noiz izango den jakinarazi digu, eta aza eta maitasuna alderatu ditu. #Nolakeposibleda?

- Atziber Lizarraldek irailean zer gertatuko den iragarri digu.

- Eta... Bai! Gure ezkutuko nagusiarekin hitz egin dugu! Nor ote?

Azken saioa entzun nahi baduzu, sakatu hemen.

Irratsaioen zerrenda ikusteko, sakatu hemen.

Eskerrik asko "Ongi Etorri Katxonderstanera!" irratsaioan laguntza eman duzuen guztioi, eta, bereziki, aduanatik pasa zaretenoi. 

Beti bezala, zuena da azken hitza.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina