Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/06/04

Jule Goikoetxea Katxonderstanen: "Goxokigintza soberan daukagu, eta bizipoza faltan"


Jule Goikoetxea Katxonderstango Errepublikan izan dugu, eta bizkor-bizkor hitz egin digu. Lasai, elkarrizketa geldotu egin dugu, eta normal samar entzuteko moduan jarri dugu Oiartzun Irratian. 

Elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean dago.

Hiru gai nagusi izan ditugu Julerekin:

1. Udal hauteskundeak eta goxokigintza

Egia ote da EAJren emaitza onak etxez etxe goxokiak banatzearen ondorioa izan direla?


Mirari Martiarenari EAJk bidalitako "opariak". 

Goxokigintzarekin lotuta, besteak beste, hauek bota ditu Julek:

- "Hurrengo urteak gozoak izango dira batzuentzat".

- "Agian, [goxokiak] Lizarra-Garazira eraman eta zuhaitz bat bezala lurperatu egin beharko genituzke. Ea hazten den..."

- "Umeak izango bagina bezala tratatzen gaituzte. Sekulako infantilizazioa dago hedabideetan, diskurtsoetan, estetikan..."

Goxokigintza baino beste zerbaiten alde egin du Julek:



2. Txakurlogia

Patxi Martinez de Lizeaga Euskal Herriko Alderdi Fatxako eledunarekin ere mintzatu da Jule eta ondorio mamitsuak atera ditugu bien arteko elkarrizketatik:

- "Maroto, Sestaoko eta Hondarribiko EAJko alkategaiak, UPNko hautagai asko... Horiek guztiek bozka gehiago lortzen dituzte alderdi horietan Euskal Herriko Alderdi Fatxaren siglarekin aurkeztuta baino".

Bien arteko elkarrizketak ia zaunka bukatu du: 



3. Erractus

Kattalin Minerrekin eta Danele Sarriugarterekin batera, "Erractus" poesia errezitaldia ere egiten du Julek. "Erractus" Googlen sartu eta, besteak beste, esaldi hau ageri zaigu. 



Mirari Martiarenak eta biok, esaldiaren egitura gramatikal hori aldatu gabe, beste hauek sortu ditugu, eta Julek gustuko izan ditu:

- "Pertsona ez da existitzen, pertsonaia bai".

- "Herria ez da existitzen, tribua bai".

- "Euskal Herria ez da existitzen, Athletic bai".

- "Demokrazia ez da existitzen, Olentzero bai".

- "Herri poteoa ez da existitzen, alkoholismoa bai"

   
Agur eta umore, Jule!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
  


"Ongi etorri Katxonderstanera!" saioko gainerako elkarrizketak ikusteko, sakatu hemen.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina