Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/06/09

Euskal kantagintza tradizionalaren gai (ia) bakarra putetxea da


Askotan esan izan da euskal kantu tradizionalak metafora politikoz beteta daudela, eta horren adibide hartu da Benito Lertxundik famatu duen "Mendian loretxoa" abestiaren letra.

Mendian larrartean
aurkitzen da loretxo bat.
Aurrean umetxo bat
loretxoari begira.

Loreak esan nahi dio
« Umetxo aska nazazu,
jaio naiz libre izateko
eta ez loturik egoteko. »

Metafora politikoaren tesiari jarraiki, loretxoa euskal gizartea litzateke, eta, aska dezaten nahi duenez, dei egiten dio umetxoari (hau da, gazte jendeari) loretxoa askatzeko; hau da, askapenerako borrokari lotzeko. 

Azken azterketek hankaz gora utzi dute tesi hori. Izan ere, Peru Iparragirre euskal kantagintzako adituak azaldu duenez (ikus Iparragirreren biografia hemen), euskal kantu gehienen gaiak putetxeetan gertatutako istorioak dira, eta, tesi hori indartzeko, hainbat adibide eman ditu.

1. Kattalin

Iparragirre jaunaren aburuz, "Kattalin" ez da euskal kantu tradizionala: munduko bazter askotan kantatu izan dute abestia, nork bere hizkuntzara itzulita. Hauxe da ingelesezko bertsioa:





Abestia puten bila dabiltzan marinelek abestu ohi dute. Bereziki argigarria da beheko zatia: mariñela dirurik gabe geratu da, eta putarekin oheratzeko aukera guztiak galdutzat eman ditu.

Ene maite, ene maite,
ene maite Kattalin
sekulako ta betiko 
galdu zaitut Kattalin.

2. Ixil-ixilik


Nork ez du abestu parrandan kantu hau? Itxuraz sexu aipamenik ez badago ere, Iparragirre jaunak oso bestelako iritzia du.


Bat, bat, bat, bart parrandan ibili,
bart parrandan ibili.

Bi, bi, bi, ez naiz ondo ibili,
ez naiz ondo ibili.

Hiru, hiru, hiru, kolkoa bete diru,
kolkoa bete diru.

Lau, lau, lau, xardina bakalau.

Iparragirre jaunaren aburuz, juergara joan eta ligatzen "ondo ibili" ez den pertsona da abestiaren protagonista: dirua zuenez, putetxera joan da eta txortan egin du. 

Honatx Iparragirreren hausnarketa: "Xardina bakalau, beraz, txortan egitearen metafora izango litzateke. Bestela, ezin da inolaz ere ulertu zertarako aipatzen diren abestian sardinak eta bakailauak".

3. Paristik natorren...

Iparragirre jaunaren aburuz, putetxe giroko abestiak ez dira helduentzat bakarrik; umeentzako kantu batzuetan ere gaia oso agerian geratzen da. 

Horren adibide garbiena Txirri, Mirri eta Txiribitonen "Paristik natorren" abestia da. Iparragirre jaunak "artista" hitza ezabatu eta haren ordez "puta" jarri du, eta metafora ageri-agerian utzi digu.


Bistan da Paristik etorritako puta baten eta "bezero" baten arteko elkarrizketa dela: biek jotzen dute, ondo jotzen dute, eta, gainera, "pron, pron, pron". 

Horren harira, Iparragirre jaunak galdera hauek bota ditu: "Benetan, badago oraindik euskaldunik ez dakienik sexuaz ari direla? Zertaz ari dira, bada? Musika tresnak jotzeaz? Mesedez, nola zarete hain xaloak eta inuzenteak?".


Iparragirren jaunaren tesiaren Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" saioan eman dut. Gustua baduzue, hementxe duzue kontakizuna:




Egiaz edo gezurraz harago, putetxeak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina