Aurrerantzean, "hamar" esan beharrean "errama" esan beharko da, "ehun" esan ordez "anei" eta "mila" esan ordez "unei". Goian dituzue argibide zehatzak (egin klik argazkiaren gainean).
Miren Beitialarrangoitia Euskaltzaindioko Terminologia Berriaren Batzordeko buruak hau esan du erabakiaz:
Euskaldun zaharrek ez dituzte ikasi zenbakiak euskaraz. Adibidez, Hego Euskal Herrian, askok gaztelaniaz esaten dituzte urteak: "Mil novecientos cuarenta y tresen", "Dos mil cuatron"... Hori zergatik da? Zenbakiak euskaraz esatea zaila delako! Modu berriarekin errazagoa izango da.
[Miren Beitialarrangoitia, 2015-06-21
Ikus elkarrizketa osoa hemen]
Hainbat eragilek eman dituzte lehen urratsak: Ikastola batzuetan hasiak dira zenbakiak modu berrian ikasten, enpresa batzuen fakturetan zenbaki berriak ageri dira, kiroldegi batzuetako markagailuetan zenbaki berriak jarri dituzte...
Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" irratsaioan Hendaiako Kimua ikastolan egon gara. Han, duela bi hilabetetik hasiak dira zenbaki berriak ikasten. Hortxe duzue bertatik egindako kronika:
Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" irratsaioan Hendaiako Kimua ikastolan egon gara. Han, duela bi hilabetetik hasiak dira zenbaki berriak ikasten. Hortxe duzue bertatik egindako kronika:
Zenbaki berriekin lanean hasteko, ariketa batzuk proposatu nahi dizkizuet. Espero dut lagungarria izatea.
ARIKETAK
1.- Nola esan beharko da 16?
a) Errama bat eta sei
b) Bat errama eta sei
c) Errama eta sei
2.- Nola esan beharko da 47?
a) Lau anei-errama eta zazpi
b) Lau errama eta zazpi
c) Lau anei eta zazpi
3.- Nola esan beharko da 63?
3.- Nola esan beharko da 63?
a) Sei errama eta hiru
b) Sei unei eta hiru errama
c) Sei anei eta hiru
4.- Nola esan beharko da 118?
4.- Nola esan beharko da 118?
a) Anei bat eta errama bat eta zortzi
b) Anei, errama eta zortzi
c) Anei bat, errama eta zortzi
5.- Nola esan beharko da 698?
5.- Nola esan beharko da 698?
a) Sei unei, bederatzi errama eta zortzi
b) Sei anei, bederatzi errama eta zortzi
c) Sei anei, bederatzi errama eta bederatzi
6.- Nola esan beharko da 3.504?
6.- Nola esan beharko da 3.504?
a) Hiru anei, bost unei eta lau
b) Hiru unei, bost anei eta lau
c) Hiru unei, bost anei, zero errama eta lau
7.- Nola esan beharko da 6.796?
7.- Nola esan beharko da 6.796?
a) Sei anei, zazpi unei, bederatzi errama eta sei
b) Sei unei, zazpi unei, bederatzi errama eta sei
c) Sei unei, zazpi anei, bederatzi errama eta sei
c) Sei unei, zazpi anei, bederatzi errama eta sei
8.- Nola esan beharko da 67.934?
a) Sei eta zazpi unei, bederatzi anei, hiru errama eta lau.
b) Sei errama eta zazpi unei, bederatzi anei, hiru errama eta lau.
c) Sei errama eta zazpi unei, bederatzi unei, hiru errama eta lau.
9.- Nola esan beharko da 456.741?
9.- Nola esan beharko da 456.741?
a) Lau anei, bost errama eta sei anei, zazpi unei, lau errama eta bat.
b) Lau anei, bost errama eta sei unei, zazpi anei, lau errama eta bat.
c) Lau unei, bost errama eta sei unei, zazpi anei, lau errama eta bat.
10.- Nola esan beharko da 3.897.678?
10.- Nola esan beharko da 3.897.678?
a) Hiru unei-unei, eta zortzi anei, bederatzi errama eta zazpi unei, sei anei, zazpi errama eta zortzi.
b) Hiru unei-unei, eta zortzi anei, bederatzi errama eta zazpi unei, sei anei, zazpi errama eta zortzi.
c) Hiru unei-unei, eta zortzi anei, bederatzi errama eta zazpi unei, sei anei, zazpi errama eta zortzi.
Erabakiak soka luzea ekarri du. Ikusi besterik ez dago txiolariek zer-nolako erreakzioak izan dituzten:
Erabakiak soka luzea ekarri du. Ikusi besterik ez dago txiolariek zer-nolako erreakzioak izan dituzten:
@martin_kitto zertan oinarritu dira hori ezartzeko/erabakitzeko? aiama... 😭
— Olaia (@oli_quetal) June 23, 2015
— P.Huarte Larraburu (@zaldieroa) June 23, 2015
— Alazne (@txurio) June 23, 2015
@martin_kitto hau txantxa izango da... Bazkaltzaindiari eskua joan zaio bestela #daflipat
— Alazne (@txurio) June 23, 2015
No sé, hola, tengo el EGA y hago itzulpengintza con euskera PERO NO SÉ DECIR EN QUE AÑO NACÍ. Sí. Holis.
— Olaia (@oli_quetal) June 23, 2015
@martin_kitto "Unei eta bederatzi anei eta lehenengo urtian..." Benito hasia da balearen bertsoak aldatzen.
#AurrekoHutsaZuzentzeko
— IMANOL MAGRO (@Imagreto) June 24, 2015
errama errama anei bat bada
errama anei unei bat da.
#tomapaloma
— jon garmendia (@txuriya) June 24, 2015
@martin_kitto "Partida ez da bukatzen bi errama eta bira iritsi arte", "Errama eta bat errama eta baten aurka dira"... #KirolTopikoBerriak
— IMANOL MAGRO (@Imagreto) June 24, 2015
@martin_kitto "Realak zertarako behar du lau errama eta bi mila eserlekuko estadioa?" #KirolTopikoberriak
— IMANOL MAGRO (@Imagreto) June 24, 2015
@martin_kitto errama eta bat ikusteko jaio gaituk!
— Lander Sarasola (@SarasoLander) June 24, 2015
UENEISMOA IRITSI DAAAAA! @martin_kitto @oli_quetal
— Joxe Rojas (@joxe) June 24, 2015
@martin_kitto @HitzPutz @euskalirratiak @aran_txai Zuen baimenarekin, nik euskaraz gaizki zenbatzen jarraituko dut! #betikozenbakiaklibre
— AitziberGorrotxategi (@a_gorrotxategi) June 24, 2015
@martin_kitto hau katxonderstankeria bat gehiago izango da, ez?
— ⇜Peruʇzio⇝ (@Perutzio) June 24, 2015
Egiaz edo gezurraz harago, zenbakiak erdaraz esaten dituzten euskaldunak daude.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat