Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/05/12

Sekta arriskutsu kide direlakoan, dozenaka pertsona atxilotu dituzte Hego Euskal Herrian


Polizia iturriek adierazi dutenez, atxilotuak sekta arriskutsu bateko kideak ziren, eta euskaldunen aurka aritzea zuten helburu.

Sektako kideak "noentiendotarrak" dira, eta euskaldunek euskaraz hitz egiten zietenean "no entiendo" erantzuteko ohitura errotuta zeukaten.

"Noentiendotarrek" zin eginda zeukaten dekalogo bateko hamar puntuak beteko zituztela. Dekalogoa ikusteko, sakatu hemen.

Poliziak nabarmendu du aurrerantzean Hego Euskal Herrian libre hitz egin ahal izango dela euskaraz, eta inork ez duela kexarik egingo, kexati guztiak atxilotuta daudelako.

Eta adi! Polizia operazioa ez da bukatu! Zurrumurruen arabera, Ipar Euskal Herrian ere izan litezke atxiloketak: han, "noentiendotarrak" izan ordez, "je(ne)comprendpastarrak" dira.

"Hitz eta Putz" irratsaioan eman dut horren berri. Entzun nahi baduzu, hortxe duzu atxiloketen gaineko informazioa mp3an.




Egiaz edo gezurraz harago, noentiendotarrak / je(ne)comprendpastarrak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak entzuteko, sakatu hemen.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina