Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/05/04

Oraindik barrez lehertzen nago pasadizo honekin


 
Dani Irazokik pasadizo oso barregarri baten berri eman digu. Hauxe da bidali digun mezua:


Bloga begiratzen egon naiz, eta, noentiendotarren horretan, niri gertatutako zerbait etorri zait burura.

Ni turismotik bizi naiz, familiak Larrun mendian duen Bentan lanean. Kasik han jaio nintzen, eta nire biziko uda guztiak han pasa ditut, lanean edo jostetan, garaiaren arabera.

Jende andana ikusi dut paretik pasatzen, trenak ekarriak gehienak, bertze aunitz oinez... Horiei azken malda falta zaie bakarrik, terraza paretik pasatzen direnean, eta, nik, azken metro horiek arintzeko-edo, animoak ematen nizkien "ANIMO, ANIMO!" oihukatuz, bandeja eskutan nuela. Urte aunitz hau egiten, inongo susmorik hartu gabe...

Goiz batez, nik ANIMO-ANIMO erran ondotik, tipo bat zuzenean heldu da niregana, kaxkoa ahantzia dagunko. Serio-serio begiratu dit, eta kargua hartzera etorri zaidala ohartzen naiz, "pourquoi tu nous appelles animaux?" botatzen didanean.

(Animalia = animal frantsesez, eta pluralean animaux, "animó" ahoskatuta)

"Animaliak" deitu niela ulertu zuen, eta niri kosta egin zitzaidan, irriak barne, kontua zuzentzea...

Orain, badaezpada, "ALÉ-ALÉ" erraten dut, frantses "basati" batekin topo egitearen beldurrez... Kar, kar.

Irrifar bat ateri izanaren espeintzakin.

Dani Irazoki 



Egiaz edo gezurraz harago, noentiendotarrak edo/eta je(ne)comprendpa(s)tarrak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea. 


Artikulu hau gustukoa izan baduzu, beste hauek ere gustuko izan ditzakezu (sakatu izenburuan):










Zuri ere gertatu zaizu antzekorik? Idatzi zure pasadizoa:

- Post honen erantzunetan

- Posta elektronikoz helbide honetara: martinkitto3@gmail.com 

- Twiterren, traola hau erabiliz: #noentiendotarrak





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina