Nora Palmitano Katxonderstango Errepublikara iritsi zaigu, eta sekula entzun ez duguna esan digu: "Euskara ikasteko, malahostia handia izan behar da". Elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean dago.
Aitak honela definitu zuen: "Alaba labezomorroa da, unibertsoko biztanlea". Norak, gaur egun, hau gehitzen du: "Orain Euskal Herrian nago, eta Euskal Herrikoa sentitzen naiz".
Argentinarren/PorteƱoen herri kirola psikoanalismoa denez, euskaldunok psikoanalizatu gaitu: Nolakoak gara? Itxiak gara? Laguntzen al diogu euskara ikastaen duenari? Fatalistak al gara? Sufritzea gustuko al dugu? ...
Horra hor zer pentsa ematen duten esaldi batzuk. Gogoeta batzuk Twitter bidez zabaldu ditut, zuek ere gogoetan parte har dezazuen (bertxiotu, erantzun...):
Palmitano: "EHra bizitzera etorri aurretik, erabakita neukan euskara ikasi behar nuela. Eta ez nekien zer zen agur, ama, aita..." #OEK
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 21, 2015
- Euskara ikasteko, malahostia eta egoskorkeria eduki behar dira. Izan ere, egoskorkeriaz eta malahostiaz lortu nuen ingurukoek niri euskaraz egitea, nahiz eta ni euskaldunberria izan.
Palmitano: "Nik gramatikan oinarritutako metodologia batekin izan nituen euskara klaseak, baina ikasi beste modu batean ikasi dut". #OEK
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 21, 2015
Palmitano: "Zein da euskara ikasteko metodoa? Ez dago metodorik ziurtatzen duenik pertsona orok metodo horrekin euskara ikasiko duela". #OEK
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 21, 2015
- Hizkuntza bat ikasten hasten zarenean, lehenengo entzuten duzuna zarata da. Ez dituzu hitzak ere bereizten. Fase hori ezinbestean pasa beharrekoa da.
Palmitano: "Nik bigarren urratsean nengoela fruta-dendara joan eta esaten nuen: NIK EUSKARAZ EROSI NAHI DUT". #OEK
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 21, 2015
Palmitano: "Askotan, euskaldunberriak 2. mailako euskalduntzat hartzen gaituzte, dela euskaragatik, dela hemen jaioak ez garelako". #OEK
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 21, 2015
- Pertsona batekin gaztelaniaz egiteko ohitura ez da betikoa, aldatu daiteke. Hori bai, fase deseroso bat pasa behar da.
Hortxe berak nola lortu zuen bikotekidearekin hizkuntza aldatzea:
- Zein da euskara ikasteko metodoa? Zein da "euskara pilula"? Hori ez dago. Daude ariketa batzuk, sekuentzia batzuk... Ez dago metodorik ziurtatzen duenik pertsona orok metodo horrekin euskara ikasiko dugula.
Palmitano: "Nik gramatikan oinarritutako metodologia batekin izan nituen euskara klaseak, baina ikasi beste modu batean ikasi dut". #OEK
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 21, 2015
- Frogatuta dago pertsona batzuek ez dutela gaitasunik euskara ikasteko? Ez, ez dago frogatuta.
Palmitano:
"Ikaste prozesua norbanakoarena da eta une historiko batean gertatzen
da. Agian, batzuek ez dute jakin une egokia aukeratzen #OEK
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 21, 2015
- Askotan, euskaldunberriak bigarren mailako euskalduntzat hartzen gaituzte. Eta ez euskaragatik bakarrik, baizik eta hemen jaioak ez garelako.
Palmitano: "Euskaldun zaharrak erdarakada pila bat erabiltzen dute, baina euskaldunberriok nor-nori-nork gaizki erabiltzen badugu..." #OEK
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 21, 2015
- Zaila da euskara ikastea ingurukoek ez dutenean onartzen euskara "ondo" hitz egin arte akats asko egiten dituzula eta egin BEHAR dituzula.
Palmitano: "Garitanok egin behar zuena egin zuen. Total, inork ez zituen bere argudioak entzungo. Eta batzuei zer pentsa eman die." #OEK
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 21, 2015
- Gaizka Garitanorenak zer pentsa eman duela uste dut. Uste dut batzuek lotsa sentituko zutela. Dena dela, nik uste dut euskaldun askok egiten dutela Garitanorena beren eguneroko bizitzan.
Palmitano: "Euskal Herri euskalduna posible da. Zergatik ez? Beste herrialde batzuetan gertatu izan da". #OEK
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 21, 2015
- Zer beharko dugun Euskal Herri euskalduna lortzeko? Lehenengo, euskaldunei kentzea bizkar gainean daramaten motxila astun hori, konturatu ahal izateko euskara dela gozatzeko eta norbera izateko forma bat.
Palmitano: "Agian, hemendik 20 urtera, gure arazoa ez da izango gaztelania, baizik eta ingelesa. Bueno, arazoa edo aukera". #OEK
— Martin Kitto (@martin_kitto) May 21, 2015
Nork esan digu hauek guztiak? Argentinako psikoanalista batek? Euskaldunberri eterno batek? Euskara teknikari batek?
Agur eta umore, Nora!
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kitto
"Ongi etorri Katxonderstanera!" saioko gainerako elkarrizketak ikusteko, sakatu hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat