Gorka Bereziartua @boligorria eta Argiako kazetaria bisitan etorri zaigu Katxonderstanera, eta boligrafo gorri batekin azpimarratzeko moduko erantzunak eman dizkigu elkarrizketan. Elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean dago.
Besapean sekulako esklusiba ekarri digu: Beranduegi laster itzuliko da! Hona hemen esklusiba horren berri eman duen zatia:
Oso elkarrizketa emankorra izan da. Hitz modernoak erabili ditu: postureoa, mainstream, eusnob, hipster... Izan ere, denetarik eman digu:
- Kanpaina xelebreetarako traolak: #denokjoxerekin, #guztiokgarakaxkurrio, #kaxkurrioguganbego...
- Iritzi mohikanoak: "Batzuetan mohikanotasunez botatako iritziekin gertatzen da ez zarela azken mohikanoa, baizik eta lehenengoa ere izan zaitezkeela".
- Kontrakulturazaleentzako aholkuak: "Kultur etxea harrikatzea ere kultura, baldin eta esaten baduzu performance bat dela".
- Hausnarketa gazi-gezak: "Kanpotar batek esan zidan gure herri txikienean ere bi taberna daudela, eta bat ez joatekoa dela".
- Twitterri buruzko okurrentziak: "Twitterrek tontoen eta listoen arteko mugak lausotu ditu".
OHARRA: Twitterren Tontoak eta listoak nor diren jakin nahi izanez gero, galdetu Mirari Martiarenari (@MiraririMirari).
Argazki honetaz ere aritu gara:
Ez, ez diogu galdetu bular iletsua duen. Donostia 2016ri buruz galdetu diogu.
Markel Olanorekin izandako polemikaz ere aritu gara, eta Diario Fatxoz, eta @aranagoiri txiolariaz, umorearen mugez, pornografia emozionalaz...
Eta, azkenean, Gorka tonu malenkoniatsu batekin agurtu zaigu:
Agur eta umore, Gorka!
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kitto
"Ongi etorri Katxonderstanera!" saioko gainerako elkarrizketak ikusteko, sakatu hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat