Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/05/26

Gora Aviron! Gora Biarritz! Gora ezkonberriak!


Miarritze-Baiona ingurunean ez da beste gairik: Biarritz Olympiqueko eta Aviron Bayonnaiseko jokalari bana elkarrekin ezkondu dira. Errugbi jokalariak Marc Gorondin (Biarritzekoa) eta Marcele Dalembert (Avirongoa) dira, eta lagunartean ospatu dute ezkontza.

Ezkontza giro onean ospatu da, baina ez du tentsiorik falta izan. Izan ere, Biarritzen nahiz Avironen jarraitzaile batzuek ez dute begi onez ikusi ezkontza, eta mobilizazioak ere egin dituzte ezkontzaren aurka, beheko argazkian ikusten denez.

  "Non a la fusion" izan da ezkontzaren aurkakoek erabili duten lelo nagusia.

Zenbait taldekidek ere kritikatu dute Gorondinen eta Dalemberten erabakia, eta ez dute ospakizunetan parte hartu. Hala ere, mehatxuak mehatxu, ezkontza inolako arazorik gabe egin dute.

Marc Gorondinek ezkontideen izenean hitz egin du, eta esker oneko hitzak baino ez ditu izan:


Guk sekretu bikoitza genuen: batetik, homosexualak ginela, eta, bestetik, gutako bakoitza kontrarioaren jolakari batekin zegoela maiteminduta. Eta, azken egunotako giroarekin, hori oso latza izan da...


Gorondinek gaineratu du Avironeko jokalariaren eta Baiarritzeko jokalariaren artekoa maitasun istorio handia dela:



Hunkituta gaude. Frogatu dugu maitasuna guztiaren gainetik dagoela: elkarren aurkako gorrotoaren gainetik, miseria pertsonalen gainetik, sektarismoaren gainetik... Gaur, Marcele eta biok XXI. mendeko Romeo eta Julieta gara.

Ezkontzaren berri zuzenean eman dut Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" saioan. Gustua baduzue, hementxe duzue kontakizuna:




Egiaz edo gezurraz harago, maitasuna dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina