Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/03/26

Luistxo Fernandez Katxonderstanen: "Ondo konpontzea gainbaloratuta dago"


Luistxo Fernandez Twitterreko gurua bisitan etorri zaigu Katxonderstanera, eta aho bizarrik gabe hitz egin digu (Elkarrizketa osoa entzuteko sakatu hemen).

Honako hauei egurra galanki banatu die Luistxok: Xabier Silveirari, Pello Urizarri, El Diario Fatxori, running egiten dutenei... 

Eta Josu Jon Imazi? Ez, hari buruz ondo hitz egin du, baina Martin Kitto gogotik kritikatu du! Hau da marka, hau!

Izan ere, ondo konpontzea "gainbaloratuta" dago, Luistxoren ustez:




Twitterri buruz ere hitz egin dugu. Hainbat galderari erantzuna eman dio: Zertarako balio du Twitterrek? Egokiagoa al da izen-abizenekin txiokatzea izengoitiekin baino? Euskaraz bakarrik txiokatu beharko genuke euskaldunok? Txiolari euskaldun asko al gaude?




Twitterreko euskaldunen Dream Teama ere osatu dugu: Leire Narbaiza (@txargain), Santi Leoné (@ororostorm), Bea Salaberri (@beatxo), Igor Elortza (@igorelorza) eta Manex Agirre (@Manexagirre). Polemika iturri izan liteke aukeraketa...

Elkarrizketa egiten ari ginelarik, azken orduko albiste hau ere izan dugu:


Euskal Herria. Martxoak 26. 13:34. Euskal Herriko Polemikazaleen Elkarteak Luistxo Fernandez aukeratu du Euskal Herriko polemisten hautatzaile izateko.

Nor aukeratu ote du Euskal Herriko polemisten selekziorako?

Eta polemikaz ari garela, bada gai polemikoagorik independentzia eta lurraldetasuna baino? Beheraxeago dituzue Luistxoren erantzunetik ateratako entresaka batzuk.

Luistxoren arabera, ez dago indenpendentistarik Euskal Herrian.



Luistxoren ustez, bozkatzeko eskubidea denek izan beharko genuke, edozein adinetakoak izanda ere.




Euskal Herriaren zati bat independentea izateko erreferendumaren alde bozkatuko luke Luistxok, lurraldea edozein izanik ere.





Tentsio handiko elkarrizketa izan da, eta horregatik ez zaigu harrigarria iruditu Luistxok txio analogiko pertsonalizatuan adierazi duena.


Agur eta umore, Luistxo!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
  


"Ongi etorri Katxonderstanera!" saioko gainerako elkarrizketak ikusteko, sakatu hemen.


Luistxo Fernandezek 1996an "Kontaktua" ipuina argitaratu zuen. Gregorio Ordoñez hil zuteneko garaiko erretratu umoretsua da, eta sarean irakurtzeko libre dago. Irakurri nahi baduzue, sartu Eibar.org webgunean.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina