Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/03/12

Kontuz! Emakumezkoa bazara, irakurri abisua Kepa Matxainen elkarrizketa entzun aurretik


Kepa Matxain bisitan etorri zaigu Katxonderstanera, eta argi utzi digu liburu saltzaile guztiak ez direla "entziklopedia saltzaileak"; ez, behintzat, Garoa liburu dendakoak.

Elkarrizketa osoa, entzuteko jo Oiartzun Irratiaren webgunera. Baina argi ibili: emakumezkoa bazara, irakurri behealdeko oharra.

Liburuak saltzeko janzkera ze garrantzitsua den azaldu digu Kepak; batez ere, galtzerdiak.






Literatur arloan izaten diren "liskarrez" ere aritu zaigu Kepa:




Beste gauza asko ere izan ditugu hizpide: Donostia 2016 egitasmoa, "eusnob" kontzeptua, liburu digitalaren iraultza, paperezko euskarrien etorkizuna...

Eta ez, ez dugu Karlos Ostolazari buruz hitz egin, baina Xabier Leteren "Gizon arruntaren koplak" abestiaren bertsio berritua egin digu.

Agur eta umore, Kepa!




OHARRA: Emakumezkoa bazara eta saioa gauez entzun nahi baduzu, kontuz ibili! Gaurko gonbidatuaren ahotsa oso sarkorra da, eta jakin badakigu emakume batzuk gaurko gonbidatuaren ahotsa entzuten lokartu eta haurdun esnatu direla.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
  

"Ongi etorri Katxonderstanera!" saioko gainerako elkarrizketak ikusteko, sakatu hemen.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina