Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/03/31

Istilu larriak Baionan "euskal gatazkagatik"?


Euskal Herrian sekulako asaldura sortu du bart Baionan izan den istiluak. Kalapita Baionako jatetxe batean sortu zen, eta ondorioak larriak izan dira: milaka eurotako kalteak, 16 zauritu eta bost atxilotu. Jatetxean "lehergailu batek eztanda egin zuela" ematen zuen, goiko argazkian ikusten denez.

"Hitz eta Putz" saioan kontatu dudanez, borrokan jardun zuten pertsona guztiak familia berekoak ziren.

"Euskal gatazka". Bai, hor dago guztiaren jatorria. Bagenekien gai horrek tentsio handia sortzen zuela, baina itxura batean kontu hori baretuta zegoela ematen zuen. Bada, ez.

Xehetasun guztiak Euskal Irratietan eman ditugu, "Hitz eta Putz" saioan: jatetxearen jabearekin hitz egin dugu, liskarrean ibilitako senide batekin ere bai...





Egiaz edo gezurraz harago, "euskal gatazka" dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak entzuteko, sakatu hemen.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina