Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/03/05

Emoixtaxux muxutxuek! Jendarmeak musu bidez hasiko dira alkoholemia kontrolak egiten


Jendarmeak musu bidez hasiko dira gidarien alkoholemia tasa neurtzen, Frantziako Gobernuak aste honetan onartu berri duen araudi berriaren ondorioz. Goiko argazkian ikusten denez, harrera beroa egin diote Ipar Euskal Herriko gazteek araudi berriari.

Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" irratsaioak eskatuta, jendarmeekin batera izan naiz alkoholemia kontrol batean Baionako errepide bazter batean. 

Bertan jakin dut jendarme asko euskaldunak direla baina ez dutela euskaraz egin nahi izaten. Zergatik? Entzun, entzun:
 


Beheraxeago duzue "Hitz eta Putz" irratsaioan azaldutakoa. Ematen du harrera ona izan duela gidariengan; batez ere, gidari gazteengan.  




Egiaz edo gezurraz harago, musutxuek daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak entzuteko, sakatu hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina