Uholdeak hizpide izan ditugu otsailean, eta ur artetik Katxonderstango Errepublikako seme-alaba kuttuna azaleratu zaigu.
Espainian, Chiquito de La Calzada daukate.
Euskal Herrian, Karlos Ostolaza daukagu.
https://t.co/UoAEdObiIe
#15zentimetro
— Martin Kitto (@martin_kitto) February 4, 2015
Izan ere, Karlos Ostolazak goitik behera bete ditu izendapena lortzeko hiru baldintzak:
- Ezohiko gauza bat egitea
- Egindakoa katxondeoz egitea
- Eta barrea eragitea
Osintxuko parrokoak itzulingururik gabe kontatu digu nola atera zen bizirik ur artetik. Adi 15 zentimetroko altuera adierazten duen uneari.
Hori ikusita, ez da harritzekoa gotzainak deitu izana. Agian, harritzekoa da animatzeko deitu izana, ez baitugu ikusten On Karlos animo faltan.
Lekutan utzi ditu Karlos Ostolazak gainerako hautagaiak, baina, hala ere, aipamen bereziak egingo dizkiegu gainerako hautagaiei.
1. aipamen berezia Cesar Azpilikueta Chelsea futbol tadeko jokalari nafarrari, biren lana egiteko gai delako:
2. aipamen berezia Izparringiari eman diogu, JSE Euskadiko Ezkerraren Gazteak (sic) abian jarritako kanpainari emandako erantzunagatik. Erantzunak, jakina, gaztelaniaz izan behar zuen...
3. aipamen berezia Borja Arbelaitzentzat da (@barbelaitz), euskaldunok jasaten dugun zapalkuntza metereologikoa salatzeagatik.
Gutxi hitz egiten dugu euskaldunon zapalkuntza metereologikoaz #urkixokeriak pic.twitter.com/6deFwOHHgS
— Borja Arbelaitz (@barbelaitz) February 28, 2015
Borja eta gainerakoak, etor zaitezte Katxonderstango Errepublikara!
Hemen euskaldunak beti gaude umoretsu eta eguzkitsu, Urko Aristik ziurtatu digunez.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kittoAlbiste hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere irakurri/entzun ditzakezu:
- Jainkoak irabazi du Katxonderstango seme kuttunaren saria urtarrilean
- 2014ko Katxonderstango Alaba Kuttuna Kattalin Miner izan da!
- Umorea, kritika eta autokritika. Zergatik ez egin trufa Mahomari?
Urtarrilean Jainkoa.
ErantzunEzabatuOtsailean apaiza.
Martxoan Aita Santua?