Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/02/04

Zer nahiago duzue, euskaraz gaizki idatzitakoa edo euskararik ez duena?

Nork ez du irri egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Nor ez da minduta sentitu euskara petralean idatzitako lerroak irakurtzean?

Zer sentimendu sortzen dizue halako kartelek?

Hazparneko errotulua. @KatalinBidegain txiolariak Twitterren zabaldua.

Joxe Rojasek Twitterren zabaldua (@joxe).

Donostiako taberna batean ateratatako argazkia. Mihiluze saioaren bidez zabaldua.


Euskal Irratiko "Hitz eta Putz" saioan, halako kasu xelebre izan ditugu hizpide Arantxa Idiederrek eta biok, eta hausnarketa bultzatu: zer nahiago dugu, euskara petralean idatzitako kartela edo euskararik ez duen kartela?

Twitterren eta Facebooken erantzun interesgarriak jaso ditugu:










Irratsaioan esandakoak entzun nahi badituzue, hementxe duzue aukera:



Halako kartelen kontuan, dudarik ez da Mihiluze saioa izan dela erreferentziala. Ikusi eta ez ikasi:




Gainerakoan, Interneten toki hauetan ikus ditzakezue antzeko kasu gehiago:

- Joxe Rojasen teknopata.net webgunean, "Euzkal Errian Euzkaras" atalean.



- Twitterren hainbat traola erabili izan dira: #zazpikia, #euzcaras...


Egiaz edo gezurraz harago, euskara petralean idatzitako kartelen antologia dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak entzuteko, sakatu hemen.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina