Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/02/12

Urko Aristi etorri zaigu Katxonderstanera... bere aparailua eta guzti!


Urko Aristi bisitan etorri zaigu Katxonderstanera, bere aparailua eta guzti! (Elkarrizketa osoa hemen, Oiartzun Irratiaren webgunean). Goiko argazkian beste aparailu bat jarri diogu eskuetan...

Hamaika gai izan ditugu hizpide: takoien polemika, eguraldiaren maparen gaineko saltsak, Guardia Zibilaren kontroleko anekdota, Joxe Landarekin eta Pello Zabalarekin duen konpetentzia latza... 

Mirari Martiarenarekin batera, "Un, dos, tres" lehiaketan parte hartzeko aukera ere eman diogu! Eta hara! Lehenengo galdera hauxe izan da: zergatik da luze-luzea eguraldiaren pronostikoa?



Dakizuenez, ez dugu gupidarik izaten gonbidatuarekin, eta zorrotz galdekatu dugu: kolesterola duen, Javier Marotoren eta Paquirrinen arteko hibridoa den, Ana Urrutia haurdun geratzearekin zerikusirik izan ote zuen...

Eta bai! Ausartu gara Euskal Herri osoan zabaldu den zurrumurruaz galdetzen: Egia al da Andoni Aizpururekin bat Urrestillan baserria erosi zutela eta...?





Eta, jakina, aparailuaz ere galdetu diogu... Baina horren berri izateko elkarrizketa osoa entzun beharko duzue. 

Agur eta umore, Urko Aristi!

Eta eskerrik asko eguraldi ona utzi diguzulako! Tuteran bezala...





Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
  

"Ongi etorri Katxonderstanera!" saioko gainerako elkarrizketak ikusteko, sakatu hemen.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina