Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/02/01

Jainkoak irabazi du Katxonderstango Seme Kuttunaren saria urtarrilean


Urtarrileko aldapari gaina hartu berritan, urteko lehen izendapena egin dugu: nor izan da urtarrileko Katxonderstango Errepublikako seme-alaba kuttuna?

Lehenengo eta behin, gogoraraziko dugu izendapena lortzeko ezinbestean hiru baldintza hauek bete behar direla:

- Ezohiko gauza bat egitea


- Egindakoa katxondeoz egitea


- Eta barrea eragitea


Bada, urtarrileko Katxonderstango Errepublikako seme-alaba kuttunak dira... Jainkoa eta Tele5, erdibana! Izan ere, ez dakigu bietako zeinek izan duen erantzukizun handiena albiste honetan:


Itsasoko tragedia.
Hildako lau arrantzaleetatik hiruri alta eman diete ospitalean.
Iturria: Jainkoak berak zabaldu du irudia Twitterren (@diostuitero)

Jainkoak ustekabeko erreakzioa izan du albistearen berri izan duenean: 



Baina Jainkoak ez al daki euskaraz? 

ETBtik Meza Santua kentzeko motibo nahikoa dago hemen...

Gainerakoan, urtarrilean izan dira aipamen berezia merezi izan dutenak. 


1. aipamen berezia bederatzi urteko neskato ezezagun batentzat da, "Loreak" filmari buruzko laburpen itzela idatzi duelako. Kontuz, spoiler alert!

Gutunak sekulako oihartzuna izan du Facebooken eta Twitterren, 
"Loreak" filmaren kontu ofizialetatik zabaldu baitute.

2. aipamen berezia Edurne Larrañagarentzat (@tsunamitsu), Twitter bidez ogi sexudunaren berri eman duelako.



3. aipamen berezia H28 aldizkari satirikoarentzat. Bizi bedi luzaroan!

Sakatu hemen, Issuu plataforman ikusteko.

4. aipamen berezia "familia" euskalduntzeko ahalegina egiten duten euskaldun guztientzat, baita Tío Pepe ere.

Olatz Artolak Twitterren zabaldutako argazkia (@olatzartola).

5. aipamen berezia Frankie Frier umoregilearentzat da, danborradaren alderik atzerakoiena azaleratu duelako.



Izan ere, bideoa zabaldu ostean, irudiotako danborrada horretako kide bati elkarrizketa egin zioten SER irratian, eta hara zer esan zuen Zubi Gain danborradako kideak:

"Gu formazio militar batean gaude, nahiz eta festarako eguna izan".

[Adierazpena SER irratiaren webgunean entzun dezakezue, gaztelaniaz. Entzuteko,sakatu hemen.]

No comment.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 

Albiste hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere irakurri/entzun ditzakezu:

- Bozkatu eta aukeratu urteko Katxonderstango Seme/Alaba kuttuna(k)

- 2014ko Katxonderstango Alaba Kuttuna Kattalin Miner izan da!

- Umorea, kritika eta autokritika. Zergatik ez egin trufa Mahomari?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina