Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/02/17

Euskal Herriko Alderdi Fatxa udal eta foru hauteskundeetan izango dugu



Euskal Herriko Alderdi Fatxa Hego Euskal Herriko maiatzeko hauteskundeetan izango da. Halaxe aurreratu digu Patxi Martinez de Lizeaga alderdiaren bozeramaleak Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" saioan. 



Ez da hauteskundeetan parte hartuko duen lehenengo aldia izango. Izan ere, EAEko azken hauteskundeetan ere parte hartu zuen, eta lehendakari izateko hautagaia ere aurkeztu zuten. Orduan, Oiartzun Irratian elkarrizketa egin genien. Hemen duzue entzungai:



Maiatzeko hauteskundeei begira, Patxi Martinez De Lizeagak Hego Euskal Herriko hedabideek alderdiaren aurka egiten ari diren boikota salatu du: "Ez digute kasurik egiten!".

Halaber, EHAFren ildo politiko nagusiak nabarmendu ditu:

- "Europako herrialde guztiak dituzte alderdi faxistak edo ultraeskuindarrak, eta Euskal Herria ezin da joera horretatik at geratu".

- "Greziako alderdi faxistakoek grezieraz hitz egiten dute, Frantziakoek frantsesez... Gu Euskal Herrian bizi gara, eta horregatik hitz egiten dugu euskaraz".

- "Oraingoz, ez dugu Ipar Euskal Herrian jarduteko asmorik. Han Fronte Nazionala dago, eta ondo egiten ari da lana".

 EHAFren azken hauteskunde kanpainako iragarkia.

Horrez gain, EHAFren zeregin nagusia txakurreraren ofizialtasuna aldarrikatzea izango da:

- "Denok dakigu txakurreraren eta faxismoaren artean oso harreman estua dagoela. Beraz, ez da harritzeko txakurrera defendatzetik faxismoa aldarrikatzera pasatzea".

- "Txakurrera indartzen ari den hizkuntza da. Beti izan ditu hiztun asko Euskal Herrian. Horregatik, txakurera Euskal Herriko hizkuntza ofiziala izatea da gure erronka"

- "UPyD? Nor dira horiek? Horiek txakur saltxitxeroak dira. Txakurreraren benetako sustatzaileak gu gara!".

Informazio gehiagorako, EHAFren webgunera jo dezakezue: www.EHAF.es.es.es.es.es.es.es.es.es.es

Egiaz edo gezurraz harago, txakurlogia dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak entzuteko, sakatu hemen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina