Katxonderstango Errepublika letren errepublika baino gehiago da. To "Sautrela"! Gurea tabuak hausten dituztenen lurraldea da, eta horregatik ireki dizkiogu Katxonderstango ateak Danele Sarriugarte tabu hausle eta idazleari. Danele "Erraiak" liburua eskuetan duela sartu zaigu, goiko argazkiak erakusten duenez.
Bisitaldian hitz egindakoa Oiartzun Irratiaren webgunean duzue, mp3an.
Zoritxarrez, elkarrizketa eten egin behar izan dugu azken orduko albiste lazgarri honen ondorioz:
HIL ZORIAN OIARTZUAR BAT
Oiartzungo
Udalak jakinarazi duenez,
Altzibar auzoko 45 urteko gizonezko bat hil zorian
dago, ia arnasik gabe geratu delako. Oiartzungo udaltzainek adierazi zutenez,
biktima Danele Sarriugarteren “Erraiak” liburua irakurtzen hasi zen, eta komarik
eta punturik gabeko pasarte bat irakurtzen ari zela arnasik gabe geratu da.
Oiartzungo
Udalak ez du baztertu Elkar argitaletxea eta Danele Sarriugarte
bera auzitegietan salatzea.
Danelek "Erraiak" eleberriko pasarte hau aurkeztu du komak jartzen ere badakiela erakusteko. Pasarte honetan, felazioa ondo egiteko teknika zein den azaltzen du:
Halako pasarte batzuetan oinarrituta, Patxi Martinez de Lizeaga jaunak eleberria pornografikotzat jo du, eta Danelek ez du bat egin kritika horrekin:
Gainera, hori ez da izan Martinez de Lizeaga jaunak egindako kritika bakarra. Liburuan legez kanpoko drogaren kontsumoaren apologia egiten dela ere esan du:
Dena dela, Danelek "Erraiak" eleberriarekin tabu handi bat hautsi du: Kaka. Horregatik egin genuen iragarki kakati hau:
Ez dugu izan ausardiarik Danelek kakari buruz esandakoak hemen jartzeko (elkarrizketa entzun, horretarako), baina eleberriaren pasarte hau nahiko esanguratsua iruditu zaigu:
Kontuak kontu, elkarrizketa osoan izandako unerik gogoangarrienetakoa umearen galdera hau da. Daneleren erantzuna antologikoa da!
Agur eta umore, Danele! Izan ahuntza!
Letra ulertzeko arazorik izan baduzue, hauxe da mezua: "Barrearen borroka nire barruan"
Eskerrak Danelek ez dituen liburuak eskuz idatzita argitaratzen!
Eskerrak Danelek ez dituen liburuak eskuz idatzita argitaratzen!
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kitto
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat