Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/02/26

Aitziber Lizarralde izan da Katxonderstanen eta denok elkarrekin "Aurten Bai!" oihukatu dugu


Aitziber Lizarralde bisitan etorri zaigu Katxonderstanera, eta arrasto sakona utzi digu: herri kiroletan edo arraunean hasteko gogoa sartu zaigu! 

Elkarrizketa osoa, entzuteko jo Oiartzun Irratiaren webgunera. 

Elkarrizketa osoa izan da xelebrea, baina xelebreetan xelebreena pasarte hau izan da: nola azaldu zion Aitziberrek zer den harri tiraka ibiltzea kanpotar bati?





Elkarrizketan ari ginela, azken orduko albiste honek asaldura sortu digu. 


Donostian herri kirol elkartea sortu da
 

Donostia, 13:36. Inoiz gertatu gabeko albistea dugu Donostian: Donostiako gazte batzuek Donostiako Herri Kirol Elkartea sortu dute. Hasiera batean, herri kirol hauetan parte hartuko dute: padela, badmintona eta golfa. Herri kirolen elkartearen egoitza Rotonda diskoteka izango da.
 
Herri kirolez gain, arrauna ere izan dugu hizpide. Izan ere, gaur egun, Aitziber Orioko traineruan dabil, eta Nadeth Agirrerekin batera Orion arrauna, eta bereziki nesken arrauna, nola bizi den aztertu dugu.

Patxi Martinez de Lizeagaren argudio iraingarri eta matxistei ere aurre egin die Aitziberrek.




Azkenean, Nadethek (@NadethAgirre) eta Aitziberrek "Aurten bai!" oihukatzera behartu gaituzte. Eta guk haiekin bat egin beste erremediorik ez dugu izan.

Agur eta umore, Aitziber Lizarralde! 




Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
  

"Ongi etorri Katxonderstanera!" saioko gainerako elkarrizketak ikusteko, sakatu hemen.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina