0. Abiapuntua
Frantziako atentatu lazgarrien ostean, umorearen mugei eta egokitasunari buruzko eztabaidaren zirimolan, Sergi ~Suhigaraik~ (@autrigoiak) galdera hau bota zidan Twitterren:
Panorama ikusita @martin_kitto k egingo lioke trufa Mahomari...?
— Sergi ~Suhigarai~ (@autrigoiak) January 9, 2015
Hemendik aurrerakoak erantzuna izan nahi du.
1. Alfonso Ussia
2011ko urtarrilaren 23an, Alfonso Ussiak sasieuskaraz(?) egindako artikulua idatzi zuen La Razón egunkarian, Espainiako Senatuan itzulpen zerbitzua jartzea eztabaidagai zen garaian. Honatx pasarte batzuk:
- “Pilpira
bat bihotzean, beldar banaiz abia, gilipolleko pingano txiki,
traduktoak senatoriak”.
- “Tzontzoles, ni naiz mintzatu, Karmen Chakonoa
militarra, eta momorra Benidormeak, Pajinoak ta cojonak pingano txiki
ez, ez, ez”.
- “Ipurdik, kulo, –traduktoa–,
txotxolak, kretino –traduktoa–, Senatoriak sozialitak, senatoriak
katalanuak, senatoriak komunistuak, ridikuloak aundi”.
2. Marimaistra
Marimaistrak euskaldunen kexei eta galderei erantzunak ematen dizkie. Bideoak Twitterren eta Facebooken dituzue ikusgai, baita Goienako blogean ere. Honatx nire kuttunetako bat:
Marimaistrak euskaldunen kexei eta galderei erantzunak ematen dizkie. Bideoak Twitterren eta Facebooken dituzue ikusgai, baita Goienako blogean ere. Honatx nire kuttunetako bat:
Nondik egiten dute umorea Ussiak eta Marimaistrak? Hortxe dago gakoa.
Marimaistrak euskaldunen komunitatean kokatzen du bere burua, eta euskaldunen komunitatetik egiten die barre euskaldunei (edo egiten du barre euskaldunekin). Nire pertzepzioa: bideoan autokritika bultzatzen du, gogoeta eginarazten digu, aldaketarako bide bat erakusten digu, tabua hausten digu.
4. Non nago musulmanekiko?
Ez nago musulmanen komunitatean. Ez nago musulmanei min egin nahi dieten komunitatean. Komunitate batetik zein bestetik oso urrun sentitzen naiz. Orduan, zertarako egin trufa Mahomari edo musulmanei? Nondik? Zertarako? Autokritika bultzatzeko? Kritika mingarria egiteko?
5. Atmosfera, panorama
Begira! Begira nola egiten dioten trufa Mahomari! Ez al duzue ezer egin behar?
Mahomari, musulmanei edo Islamari txiste batzuk egitean, ez al gara jartzen goiko marrazkiko aldizkariaren toki berean? Ez al gaitu jartzen ultraeskuindarrek erabili ahal izateko toki horretan?
Nik ez dut asumitu nahi toki horretan jar nazaketenik. Ez diet lana erraztu nahi islamofoboei.
Nire txioetatik ondorioztatu dudanez, nire umorearen jomuga beste batzuk dira:
Politikan emakumeak baztertzen dituztenak.
Nire txioetatik ondorioztatu dudanez, nire umorearen jomuga beste batzuk dira:
Politikan emakumeak baztertzen dituztenak.
Zorionak, Syriza!
Sinatuta: Hondarribiko Alarde Tradizionala.
#inuzenteentzakometafora
— Martin Kitto (@martin_kitto) January 27, 2015
Syriza EHko Ezker Abertzalearekin alderatzen dutenak.
Syrizak hauteskundeak irabazten baditu, Guardia Zibilak Greziatik alde egin beharko du? #EHkobetaurrekoak
— Martin Kitto (@martin_kitto) January 25, 2015
Abiadura Handiko Trena proiektu onuragarria dela aldarrikatzen dutenak.
ABIADURA HANDIKO PENA: Herri irrisistentziaren aurkako proiektu suntsitzaile penagarria. #hitzokei
— Martin Kitto (@martin_kitto) January 22, 2015
Alkoholikoa izatea eta yonkia izatea bereizten dutenak.
Nire herrian alkoholiko pila bat dago, eta yonkiez 3. pertsonan hitz egiten dute. #mikroipuina
— Martin Kitto (@martin_kitto) January 16, 2015
Selfiak egiteko makilatxoak erosten dituzten modernoak.
Euskaraz nola esaten zaio mobilarekin selfiea egiteko erabiltzen diren makilari?
REKOJEDOREA!
#EgunekoTxisteTxarra pic.twitter.com/09dxaXCfqb
— Martin Kitto (@martin_kitto) January 14, 2015
Ezkutatzen diren politikariak.
Iñigo Urkullu, atzo arratsaldeko seietan.
#StopDispersionNow pic.twitter.com/Ud2fK68snG
— Martin Kitto (@martin_kitto) January 11, 2015
"Euskal gaiak" aipatu ere egiten ez dituzten politikariak.
Eta Pablo Iglesiasek zer esan du Goenkale kentzeari buruz?
#komentatzearren
— Martin Kitto (@martin_kitto) January 6, 2015
Euskal jendartea bitan banatzeko duen joera historikoak.
Txerritokietan, batzuek "Urte txerri on" esaten ari dira, eta beste batzuek "Urde berri on".
Eta sekulako gatazka dago.
#mikroipuina
— Martin Kitto (@martin_kitto) January 3, 2015
Telebista publiko batean meza santua ematea normaltzat hartzen dutenak.
ETB1en meza santua ematen ari direla? Baita zera ere! Badakit gaur abenduak 28 dela eta ez didazue ziririk sartuko. #nibaiespabilatua
— Martin Kitto (@martin_kitto) December 28, 2014
Den-dena euskaratu nahi izaten dutenak.
Tabernan "tío Pepea" eskatu ordez "osaba Joxe bat" eskatzen duten euskaldun jator-jatorrak. #gertatzenarida
— Martin Kitto (@martin_kitto) December 24, 2014
Politikari egozentristak.
URTE BERRI ODON!
Sinatuta: Odon Elorza, alkate ohi egozentrista.
— Martin Kitto (@martin_kitto) December 31, 2014
Toki orotan españolismoa ikusten dutenak.
Inork ez al du kexatu behar Googleko oreina españolista hutsa delako?
#zeflojokzaudeten pic.twitter.com/gRdQXJLj8X
— Martin Kitto (@martin_kitto) December 23, 2014
Aske izateari uko egiten dioten kazetariak.
KAZIKETARITZA: Kazike baten aginduz sasialbisteak idazteko baten batzuek duten artea. #hitzokei
— Martin Kitto (@martin_kitto) December 18, 2014
Nazio garela aldarrikatu baina halakoak egiten dituztenak.
Txupetea 87 urteko amonaren ahoan.
Loteria "nazionala" herriko tabernan.
#LekuzKanpoDaudenGauzak
— Martin Kitto (@martin_kitto) December 1, 2014
Egiaz edo gezurraz harago, umorearen jomuga dago.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Albiste hau gustuko izan baduzu, hauek ere irakur ditzakezu:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat