Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/01/10

Hona hemen azken hilabeteetako albisterik garrantzitsuenak!


Oiartzun Irratian urtearen errepasoa egiteko, itzelezko irrati festa bat egiteko ohitura dugu. Urteak eman dituen albiste garrantzitsuenak/deigarrienak birpasatzen ditugu: politikan, musikan, kirolean...

...eta 2014an ere egin dugu, Mirari Martiarenarekin eta Alazne Etxeberriarekin. 

1. Politika

2014an, Kataluniako eta Eskoziako prozesu subiranistak izan ditugu hizpide. Katalunian eta Eskozian independentziaren alde bozkatu duten bi euskaldunekin hitz egin dugu.



Iñigo Gomez andoaindarra da, eta urte asko daramatza Katalunian. Hango egoeraz, sentipenez, itxaropenez eta beldurrez hitz egin digu.

Aitor Agirrezabal 11 hilabetez bizi izan da Eskozian, eta bertatik bertara bizi izan du hango erreferendumaren kanpaina. Bozkatu ere egin du, eta prozeusa nola bizi izan duen kontatu digu.

Honatx Iñigori eta Aitorri egindako elkarrizketa, gauza serioak egiteko gai garela fogatzeko:



2. Musika

Zer izan da deigarriena euskal musikaren alorrean 2014an? Galdera horri erantzuteko, Katxonderstango Errepublikako Musika Ministroa izan dugu irratian: Andoni Tolosa, "Morau".

Bideo-klip honetako abestia kantatu digu, irratirako bertsioan:




Andoni eta biok mikrofofoaren aurrean: txikitasunaren aldarria, Morau Gaztea irratia... Kontuz! Material hau soil-soilik kittozale eta morauzaleentzat da:



3. Kirola

Eta kirolean? Zer gertatu da 2014an? 2013aren hasieran egindako pronostikoak bete al dira?

Joxe Miel Lopezen eskutik, honatx kirol errepasoa:



4. Katxonderstango Errepublikako Seme/Alaba Kuttuna

Hautagai guztiek merezi zuten, baina batek bakarrik irabazi zezakeen saria. Eta saria nork jaso du? Kattalin Minerrek!



Emozioari ezin eutsirik hitz egin digu Kattalinek:



Egiaz edo gezurraz harago, follatzen dugu.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

Albiste hau gustuko izan baduzu, hauek ere irakur ditzakezu:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina