Euskal Telebistak "Goenkale" telesaila kentzeko erabakia iragarri zuenetik erreakzio eta mobilizazio ugari izan dira Euskal Herrian: enkarteladak, kontzentrazioak... Tartean, ETBri gutuna bidaltzeko ekimena ere izan da (change.org plataformakoa ikusteko, sakatu hemen).
Mobilizazio horien artean jendetsuena atzo, urtarrilaren 6an, izan zen, Bilbon. Manifestazio nazionalaren lelo nagusia hau izan da: "Goenkalerik gabe, bakerik ez!".
Argazkietan ikusten denez, oso jendetsua izan da elkarretaratzea:
Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" saioan zuzenean aritu naiz lekukotasunak jasotzen manifestazioaren bihotzetik: manifestarien esanak, antolatzaileen balorazioak eta abarrak jaso ditut.
Entzun nahi baduzu, hementxe duzu aukera:
Egiaz edo gezurraz harago, telebistaren alde ezkutua dago.
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kittoAlbiste hau gustuko izan baduzu, beste hau ere irakurri/entzun ditzakezu:
- "Madarikazioak eta irainak euskaraz" manifestua. PUTAIN DE MERDE!
- Martxelo Otamendik irabazi du Euskaraz Azkar Hitz Egiteko Txapelketa.
- ETB1en txiste bat egin dutela Ortega Larari buruz?
- ETB1en udako programazioak sexua izango du ardatz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat