Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2015/01/20

Egin liteke txiste bat inor mindu gabe? Mohamed G. Hassanek dio baietz!



Euskalduna zara eta mindu egin zara euskaldunei buruzko txiste batekin? 

Egin al duzu barre inoiz barre txiste batekin, nahiz eta jakin txiste hori pertsona/kolektibo batzuentzat mingarria zela?

Txistea ikaragarri inozoa izanda ere, beti dago baten bat mindu litekeena... Orduan, egin al liteke umorerik inor mindu gabe? 

Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" saioan Mohamed Goibel Hassan izan dugu, umore aditu egiptoarra.

Mohamedek Cahrlie Hedbo aldizkariaren aurkako atentatuaz hitz egin digu, eta, horren haritik, beste umore bat posible dela aldarrikatu digu: umore ez-mingarria; hau da, inori min egin ezin dion umore mota.

Hona hemen Arantxak eta biok Mohamedekin izandako solasaldia:



Mohameden txisteaz gain, The New York Times egunkariak ere umore ez-mingarria egin du, marrazki honen bidez:




Hau dio: "Mesedez, gozatu marrazki arduratsu eta kulturalki, etnikoki, erlijioz eta politikoki zuzen honetaz. Eskerrik asko". 

Egiaz edo gezurraz harago, inor mindu nahi ez duten pertsonak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 

Albiste hau gustuko izan baduzu, beste hau ere irakurri/entzun ditzakezu:

- "Madarikazioak eta irainak euskaraz" manifestua. PUTAIN DE MERDE!

- Martxelo Otamendik irabazi du Euskaraz Azkar Hitz Egiteko Txapelketa.

- ETB1en txiste bat egin dutela Ortega Larari buruz?

- ETB1en udako programazioak sexua izango du ardatz 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina