Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/12/02

Peleleak gara #pelelebitasuna-ren lainoen artean?


Gaur egun, ematen du #pelelebitasuna dela Euskal Herrian nagusitzen ari den hizkuntz ideologia. Horregatik, baten bat despistatuta badabil, #pelelebitasuna-ren oinarri ideologikoak aurkeztuko dizkizuet:

1) #pelelebitasuna da bi aldiz gauzak alferrik idatzi behar izatea.

Usurbilen ikusia.

2) #pelelebitasuna da gaztelaniaz eta euskaraz idaztea baina gaztelaniaz idatzi behar izatea, euskarazko zatia ez delako ulertzen.

Urbil mekatal gunearen ondoko gasolindegian ikusia.

3) #pelelebitasuna da gaztelaniaz serio idaztea eta euskaraz txistea idaztea.

Basurtoko ospitalean ateratako argazkia.  txiolariak zabaldua.

4) #pelelebitasuna da euskara Madrilen erabiltzen ausartzea baina Galdakaon erdara erabiltzea.

Galdakaokoa txiolariak zabaldu du Twitterren. Madrilgoa Facebook bidez bidali didate.

5) #pelelebitasuna da konturatzea euskarak ez duela ezer "pintatzen".

Txantrean ateratako argazkia. @ugarroi txiolariak zabaldua.

6) #pelelebitasuna denok batzen gaituen esparrua da. Horregatik, naturaltasunez onartu beharko genituzke halako albisteak:

@aitorp6 txiolariak zabaldu zuen egia edo gezurra ote zen galdetuz.

7) #pelelebitasuna da seinale oro ele biz egin behar izatea. Horren ondorioz, seinale hau legez kanpokoa da.


8) #pelelebitasuna da euskaldunak halakoak behin eta berriro pairatu behar izatea:
 

9) #pelelebitasuna da beherapenetan euskara beheratzea eta beste hizkuntza batzuk goratzea.


 Donostiako denda baten ikusia.

10) #pelelebitasuna da kartela gaztelaniaz idatzi eta bukaeran "ezik" jartzea.

 Iruran ikusia.

Nolanahi ere, #pelelebitasuna gainditzeko, bada irtenbidea: euskarari BENETAKO lehentasuna ematea.

 Baionako taberna batean ikusia, bestetan. @Joextebe txiolariak zabaldua.

Horrenbestez, halako argazkien zabalkundea egiten duzuen guztiontzat da abenduko Katxonderstango seme-alaba kuttunaren saria. Zorionak zuei guztioi eta segi aurrera!

Jo ta ke, #pelelebitasuna gainditu arte!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
 

Artikulu hau gustuko izan baduzu, beste hauek ere gustura irakur/entzun ditzakezu:

- Noentiendotarrekin euskaraz (II): Pasadizo barregarri batzuk (2013-09-05)

- Noentiendotarrekin euskaraz (I): Banketxera deitzea (2013-07-10)

- Noentiendotarren dekalogoa (2013-05-28)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina