Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/12/04

Espetxeak apurtu edo espetxeak euren jabeentzat? Markel Ormazabalek argi dauka! #OEK



Markel Ormazabal Katxonderstango Errepublikan egon da (elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean), eta kartzelaz eta beste hamaika kontuz mintzatu zaigu; Donostiako piraten mugimenduaz, adibidez. 

Idatzi berri duen liburuari omen eginez, Katxonderstanen egon da, baina ez gelditzeko.

Kartzela hirukoitza pairatu duela azaldu digu: espetxea, sakabanaketa eta isolamendua. Espetxea zigorraren ideian eraikitako suntsitze instituzionalizatua dela ere esan digu.



Baina horrek ez dio bizipoza lapurtu. Irakurri, musika entzun, gutunak idatzi eta irakurri, kirola egin... Behobia-Donostia ere egin zuen Ocañako espetxeko patioari 220 itzuli emanda!



Barre egiteko parada ere izan dugu; batez ere, Ana Botellaren hausnarketaz aritu garenean:





Goiko argazkian, liburuaz aparte, berak oso maite duen objektu batekin ageri zaigu: gitarra. Sei urtez gitarra ukitu ere ezin izan zuen egin, espetxean ez baitzioten utzi musika tresnarik sartzen.

Hartara, gitarra askatasun ukatuaren ikur bihurtu da gurean, eta horregatik oso hunkigarria izan da Markelek bi kantu abestu dizkigunean.

Elkarrizketan, Jazint Ramirez (@txinton) ere izan dugu telefonoz, eta Jazint eta Markel bat etorri dira:




Elkarrizketa oso-osorik entzuteko, sartu Oiartzun Irratiaren webgunean: sakatu hemen eta mp3an duzue elkarrizketa osoa.



Agur eta umore, Jazint eta Markel! Izan ahuntza!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
  

"Ongi etorri Katxonderstanera!" saioko gainerako elkarrizketak ikusteko, sakatu hemen. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina