Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/12/15

Durangoko Azoka klandestinoan izan gara. Sekulako materiala dago!


Bukatu da Durangoko Azoka ofiziala. Azokak (ofizialak) hedabide ugaritan sekulako oiartzuna du, baina bada beste azoka bat: Durangoko Azoka klandestinoa da.

Klandestinoan, argitaletxe eta disketxeek argitaratu nahi ez dituzten liburu, disko eta bestelakoak daude; esate baterako, Urkulluren baimenik gabeko biografia, Ruper Ordorika arrosaz jantzitako agertzen diren argazkiak, euskal pornografiaren bildumak... 

Oso kazetari gutxi ausartzen da bertan sartzen. Ni bertan egon naiz, "Hitz eta Putz" Euskal Irratien irratsaiorako lanean, eta azoka klandestinoan Anne Etchegoyenen "Euskal kultura modernoa ni naiz" liburuaren bila aritu naiz. Entzun nahi duzu zer gertatu den?




Egiaz edo gezurraz harago, merkatu klandestinoen xarma dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 

Albiste hau gustuko izan baduzu, beste hau ere irakurri/entzun ditzakezu:

- "Madarikazioak eta irainak euskaraz" manifestua. PUTAIN DE MERDE!

- Martxelo Otamendik irabazi du Euskaraz Azkar Hitz Egiteko Txapelketa.

- Aurrerantzean Baionari Magnifique esan beharko diogu

- Izango al da inoiz robota pertsona baino hobea bertsotan?





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina