Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/12/25

Bozkatu eta aukeratu urteko Katxonderstango Seme/Alaba kuttuna(k) #KASAK


Denok dakigu urtea ez dela amaitzen Oiartzun Irratian urteko Katxonderstango Errepublikako seme edo alaba kuttuna zein izan den esaten dugun arte. Bada, laster iritsiko zaigu eguna.

Hasteko eta behin, aitortu behar dugu Joxe Rojasek duintasunez eraman duela 2013ko seme kuttunaren izendapena 2014ko urte osoan. Bejondaizula, Joxe!

Gogoan hartu saria lortzeko hiru baldintza hauek bete behar direla:

- Ezohiko gauza bat egitea
- Egindakoa katxondeoz egitea
- Eta barre eragitea

Iazko erreklamazio, kexa eta mehatxuen ondorioz, aukeraketa ez da "dedokratikoa" izango, demokratikoa baizik. Artikuluaren behealdean dituzue bozkatzeko aukerak.

Honatx hautagaiak:

1. hautagaia: "Loreak" filmeko ardia...

... euskal zinemagintzako aurtengo izarra delako, "Ongi etorri Katxonderstanera" saioan agerian utzi zigunez:




2. hautagaia: Kattalin Miner...

... autodefentsa umoristikoaren adibide praktiko honengatik:





Gauza gehiagoren aldarri ere egin zuen gurean egon zenean.


3. hautagaia: DJ Alaz eta Imanol Epelde...

... Epelde Gaztean egindako lanarengatik:



Ez da Imanolen meritu bakarra. Imanolen meritu gehiago ikusteko, sakatu hemen.


4. hautagaia: robot bertsolaria...

... haragi-hezurrezko bertsolari bati irabazteko gai izango dela aldarrikatzen duelako, "Hitz eta Putz" irratsaioan kontatu genuenez:



5. hautagaia: Ergatiboaren Aldeko Frontea...

... ergatiboaren aldeko borrokan nekaezinak direlako, bideo hauetan ikusten denez:




Bideo gehiago ikusteko, sartu youtuben eta idatzi "Ergatiboaren Aldeko Frontea".


GARRANTZITSUA! NOLA BOZKATU?



Katxonderstango Errepublikako seme edo alaba kuttun(ar)en aukeraketa bozketa demokratikoz egingo da aurten. Honako hauek dira bozkatzeko moduak:

- Twitterren #KASAK traolarekin adierazi nor bozkatzen duzun. Adibidea: "Nik xxx bozkatu nahi dut Katxonderstango seme/alaba izateko #KASAK".

- Facebooken, Martin Kittoren horman adierazi nor bozkatu nahi duzun. Adibidea: "Nik xxx bozkatu nahi dut Katxonderstango seme/alaba izateko".

- Posta elektronikoz, bidali zure bozka helbide honetara: martinkitto3@gmail.com.

Bozkatzeko beste aukerak ere badituzu. Bozketen arautegi osoa ikusteko (epeak, boto baliogabeak...), sakatu hemen.


Bozkatzeko, agian, lagungarria izango zaizue azken bi urtetako saridunak ezagutzea: Joxe Rojas eta Johnny (sakatu izenen gainean).

Izendapena abenduaren 31n egingo dugu Oiartzun Irratian, "Ayo 2014" irratsaioan (10:30-13:00).

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
  



1 iruzkin:

  1. Azkenean, Kattalin Minerrek irabazi du bozketa, eta bera da 2014ko Katxonderstango Errepublikako Alaba Kuttuna. Informazio gehiago, hurrengo egunetan.

    ErantzunEzabatu