Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/12/18

Barre algaren artean, Arritxu berritsu eduki dugu Katxonderstanen #OEK


Arritxu Iribar Katxonderstango Errepublikan egon da (elkarrizketa osoa Oiartzun Irratiaren webgunean), eta "Maritxu berritsu" izengoitia ondo merezita daukala erakutsi digu. Argazkia ateratzeko baldintza bakarra jarri du: "Bi bala" diskoaren portada ere ateratzea. Jende famosoaren kontuak...

Euskadi Irratiko kirol kazetaria/komunikatzailea da Arritxu, baina gutxik dakite hastapenean bestelako albisteak ematen zituela irratian; esate baterako, akordeoiaren atxiloketa!



Elkarrizketan, tentsio handiko uneak bizi izan ditugu. Izan ere, Patxi Martinez de Lizeagak deitu du (Txakurlogia doktorea Intxaurrondoko Unibertsitatean), eta ardi txakur txapelketa kirol nazionala izatea aldarrikatu du.





Eta zergatik esaten diogu Arritxuri "Maritxu berritxu"? Edozein egoratan gai delako hitz jario etengabean jarduteko. 

Gai izan da Yolanda Barcinari eman zioten tartazoa ere zuzenean kontatzeko:





Nola kontatu ote du Arritxuk bestelako albiste hau?





Eta Telejoren estatu kolpea? Eta Sarferminetako txupinazoa? Asterixek eta Obelixek errotamatarren aurka izandako borroka bat? Eta Espainiako loteriaren sari potoloaren zozketa?Nola kontatuko dizkigu?

Berritxukeriez aparte, beste gauza asko ere izan ditugu hizpide: txirrindularitza (nola ez!), emakumezko kirol kazetarien egoera, irratiaren xarma...

Elkarrizketa oso-osorik entzuteko, sartu Oiartzun Irratiaren webgunean: sakatu hemen eta mp3an duzue elkarrizketa osoa.




Agur eta umore, Arritxu! Izan ahuntza!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto
  

"Ongi etorri Katxonderstanera!" saioko gainerako elkarrizketak ikusteko, sakatu hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina