Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2014/11/25

"Madarikazioak eta irainak euskaraz" manifestua? PUTAIN DE MERDE!

Zer egiten du euskaldun batek hanka bortizki zapaltzen diotenean? Eta autobusa segundo gutxi batzuengatik galtzen duenean? Eta bere talde kuttunaren partida ikusten ari delarik epaileak taldearen kontrako erabakia hartzen duenean?

Halakorik esaten al du?




Segur aski, erdara erabiliko du...



Argi dago euskaldunok oso errotuta dugula madarikazioetan, irainetan eta, oro har, hitz potoloetan erdarak erabiltzeko ohitura.

Baina euskaldun batzuek "Aski da!" esan dute, eta "Madarikazioak eta irainak euskaraz" manifestua egin dute, halakoak euskaraz esaten hasteko.

Manifestua Baionan aurkeztu dute Euskal Herri osoko euskaltzale talde batek, eta han izan gara "Hitz eta Putz" irratsaiokoak.

Zer diote sustatzaileek? Aldatuko al dute euskaldunon ohitura zahar hori? Madarikazioak, irainak eta abarrak euskaraz botatzeko gai izango gara?

Entzun zer dioten sustatzaileek. 






Oharra: arazo teknikoengatik konexioa eten egin behar izan dugu zuzeneko emanaldian.

Arazoak arazo eta ohiturak ohitura, inork irainak euskaraz botatzen hasi nahi badu, hona hemen euskaraz iraintzeko metodo erraz bat:



Eta, bestela, kontuan hartu Euskal Herrian badela herri bat halakoetarako euskara erabiltzen duena: Arralde. Horri buruz, Gorka Bereziartuak tesi mailako gogoeta egin du Euskalerria Irratian, "Metropoli forala" saioan. Entzun nahi baduzu, sakatu hemen (01:40:00tik aurrera).

Egiaz edo gezurraz harago, makaguendioska aritzea dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 

Albiste hau gustuko izan baduzu, beste hau ere irakurri/entzun ditzakezu:

- Martxelo Otamendik irabazi du Euskaraz Azkar Hitz Egiteko Txapelketa.

- Aurrerantzean Baionari Magnifique esan beharko diogu

- Izango al da inoiz robota pertsona baino hobea bertsotan?






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina